Aste bukaerako kultura agenda

Usoa Agirre 2010ko api. 23a, 13:09
Kulturaz gozatzeko ekintza ugari izango ditugu aste bukaeran ibarrean: musika, antzerkia, erakusketak... Horiez gain, Enpresagintza fakultatearen jaia, Jardunen 20. urteurrena ospatzeko jaia, Arrasateko Gaztetxe Eguna, 36ko gerrako biktimei omenaldia eta AHTren kontrako mendi martxa antolatu dituzte aste bukaerarako. Hemen duzue agenda:

Antzerkia

Bergara

> '1, 2, 3, Inaxito 3. partea' delako antzezlana, umeendako
Lankuren eskutik, 1, 2, 3, Inaxito 3. partea antzezlana ikusteko aukera izango dute umeek. Kutxak lagundutako saioa da.
Gaur, egubakoitza, Angiozarko saloian, 18:00etan.

> '¡A gusssssto!' umorezko antzezlana ikusteko parada

Glu-glu taldeak ¡A gusssssto! umorezko antzezlana egingo du. Gorka Aginagalde eta Gurutze Beitia dira protagonistak.
Gaur, egubakoitza, Zabalotegi aretoan, 22:30ean.

> Amaia Arriaran bergararrak ipuin kontaketa saioa egingo du
Eguenean, hilak 29, Oihulari Klown taldeko Amaia Arriaran ipuin-kontalari bergararrak La asesina temporal y otras historias delako emanaldia egingo du. Pol-Pol tabernan izango da, 22:30ean hasita.

Erakusketak

Antzuola

> 'Antzuolako emakumeak eta lana' delako erakusketa
Antzuolako emakumeak eta lana. Etxe barruan eta kanpoan delako argazki erakusketa ipiniko dute oraingo aste bukaeran.

Zapatuan eta domekan, Olaranen, 18:30etik 20:00etara.

Bergara

> Nekane Eskibelen margolanak ikusgai daude Hamaikan
Espoloiko Hamaika tabernak Nekane Eskibelen olioak ditu. Animaliak dira gaia.
Maiatzaren 6ra arte.
Ospakizunak

Eskoriatza

> 'La Pasionaria'-ren gaineko erakusketa ikusteko aukera
Eskoriatzako Udalak eta Ezker Batua-Berdeek antolatuta, Pasionaria: bere ahotsa bizirik dago delako erakusketa izango da Ibarraundin. Espainiako Alderdi Komunistak utzitako 50 argazki erakutsiko dituzte.
Apirilaren 26tik maiatzaren 9ra, Ibarraundin, astelehenetik egubakoitzera 09:30-13:00 eta 18:00-20:00, eta zapatu eta domeketan, 12:30-14:00 eta 18:30-20:30.

Oñati

> Gabriela Mistralen omenezko erakusketa kultur etxean
Gabrielaren umeak, Mistralen Txileak izenburuarekin, argazki erakusketa ipini du Agustin Goenagak.
Egunero dago ikusgai, 18:00etatik 20:00etara.

Musika

Antzuola

> Euskal kantagintzako abestiak joko ditu Miren Fernandezek

Miren Fernandez zarauztarrak euskal kantagintzako abesti klasikoak eta beste batzuk eskainiko ditu.

Gaur, egubakoitza, Torresoroan, 22:00etan.

Arrasate

> 'After' musika emanaldia izango da 3 aretoan
After hours musika emanaldia egingo dute Ima Txill-Aut, Oxide-Manu eta Haitzek.
Etzi, domeka, 3 aretoan, 06:00etan.

> Debagoieneko musika eskolek kontzertua egingo dute, ikasi dutena erakusteko
Arrasate, Bergara, Oñati, Aretxabaleta, Eskoriatza eta Soraluzeko musika ikasleek ikasturtean bereganatu dutena erakutsiko dute kontzertuan. Amaitzeko, Bea Asurmendi eta haren taldeak joko dute. Egubakoitzean izango da.
Bestalde, bihar, zapatua, 23. eskola arteko abesbatzen topaketa izango da Uarkapen, 17:00etan, Arizmendi, Txantxiku eta San Martin ikastetxeekin. Haitiren alde izango da.
Musika eskolen emanaldia gaur, egubakoitza, Amaia antzokian, 18:30ean.

Bergara

> Musika eskolak hainbat emanaldi antolatu ditu
Honakoak egingo ditu musika eskolak datozen egunotan: kantu ikasleen kontzertua (gaur, egubakoitza, Sierbetan, 20:00etan), II. Musika Moderno lehiaketa (etzi, domeka, Zabalotegi aretoan, 11:00-13:00 eta 16:00-20:00), klarinete, flauta eta saxofoi kontzertua (astelehenean, Zabalotegin, 18:30) eta ikasle nagusien emanaldia (musika eskolan, 18:30).
Emanaldi gehiago hurrengo aste osoan.

> Kataia taldeak kontzertua egingo du Kai tabernan
Kataia taldeak musika emanaldia egingo du. Kideak Bergaran eta Markinan bizi dira, baina jatorriz Senegalgoak eta Gambiakoak dira. Afrikar perkusioa jo eta abestu egiten dute.
Gaur, egubakoitza, Kai tabernan, 22:30ean.

Elgeta

> Oi! The Arrase punk talde klasikoaren kontzertua izango da gaur, egubakoitza
Mallorcako Oi! The Arrase punk talde klasikoak kontzertua egingo du Espaloia antzokian, 22:00etan. Haiez gain, Aggressive Combat eta Against the Rapist izango dira agertokian. Sarrerak salgai daude ohiko lekuetan 10 eurotan.

Eskoriatza

> Arrasateko Bitter Honey taldeak kontzertua egingo du Inkernun
Arrasateko Bitter Honey taldeak diskoa atera berri du –Songs of love & destruction– eta hura aurkezteko kontzertua egingo du bihar, zapatua, Inkernu taberna kanpoko plazatxoan, 19:30ean, Aitzorrotz elkarteak antolatuta.

Oñati

> Zarautz Abesbatzak emanaldia egingo du agustindarretan
Zarautz Abesbatzak kantu emanaldia egingo du agustindarren elizan. Oñati Abesbatzak Zarautzen egin zuen emanaldiaren trukea da honakoa.
Bihar, zapatua, 20:15ean.

Bestelakoak

Bergara

> Udaberriko lehenengo erromeria egingo dute gaur, hilak 23
Jardun euskara elkarteak eta Moiazpi eta Abarka dantza taldeek udaberriko erromeriak antolatu dituzte. Dantza erakustaldiez gain, herritarrek ere dantza egiteko aukera dute. Lehenengoa izango da gaur, egubakoitza: Moiazpi dantza elkarteak erakustaldia egingo du, eta Monik eta Eider trikitilariek erromeria egingo dute segidan.
Gaur, egubakoitza, Munibe plazan, 19:00etan.

> Gaztetxoendako DJ batek girotutako dantzaldia izango da
Udalak antolatuta, 12-14 urte arteko gaztetxoei zuzendutako musika emanaldi eta dantzaldia izango da.
Bihar, zapatua, Zabalotegin,
18:00-21:00.

Elgeta

> 'Herrixa dantzan' ekitaldia egingo dute domekan
Hileko azken domeka guztietan egiten duten bezala, Herrixa dantzan delako beste dantzaldi herrikoi bat egingo dute, Patxi Monterok gidatuta.
Etzi, domeka, Espaloian, 19:00-20:30.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak