Datozen egunetarako kultura agenda

Maider Arregi 2010ko mar. 31a, 15:34
Aste Santuko egunetan eta Pazko astean ere badago zerrekin gozatu Debagoienean. Besteak beste, ikuskizunak, antzerkiak, erakusketak edota ospakizunak izango dira. Hemen dituzue batu ditugun proposamenak:

Antzerkia

arrasate
> Umorezko bakarrizketa entzuteko aukera Iamain
Iamai kafetegiak 10 urte betetzen dituela eta, astero emanaldi bat dago hantxe. Apirilaren 9rako, Sebas El Rayo aktorearen umorezko bakarrizketa antolatu dute.
Apirilaren 9an, Kontzezino kaleko Iamai kafetegian, gauerdian.

Ikus-entzunekoa

aretxabaleta
> 'Un grito desde el Sahara' dokumentala emango dute Arkupen apirilaren 12an
Herri Sahararraren Giza Eskubideen Aldeko Astea hasteko, apirilaren 12an, astelehena, Un grito desde el Sahara filma eskainiko dute Arkupeko Zaraia aretoan (19:00). Mundubat GKEk egindako ordubete eskaseko dokumentala da.

Ikuskizuna

bergara
> Eriz magoak ikuskizuna egingo du familia osoarendako
Pazko asteko oporrak alaitzeko, Eriz magoaren bisita izango dute ume eta helduek apirilaren 9an, egubakoitza, Zabalotegi aretoan, 17:00etan. Sarrera 3 euro da. Fantasiaz eta umorez betetako trikimailuekin harridura piztuko du.

Erakusketak

gasteiz
> Juan Jose Altuna Akizu margolariaren lanak ikusgai
Juan Jose Altuna Akizu margolari arrasatearrak erakusketa dauka Ikusiarte aretoan, eta zabalik egongo da apirilaren 15era arte, honako ordutegian: martitzenetik egubakoitzera, 18:30-21:00; zapatuetan, 12:00-14:00 eta 18:30-21:00; astelehen eta jaiegunetan itxita egongo da.
Ikusiarte aretoan (Correria 8).

arrasate
> 'África, casa de palabras' erakusketa irekiko dute apirilaren 7an, eguaztena
África, casa de palabras erakusketa bisitatu ahal izango da Kulturaten apirilaren 7tik 25era. Afrikaren hainbat alderdi islatzen ditu erakusketak, horretarako haur literaturako liburuak –testuak eta ilustrazioak– erabilita.

eskoriatza
> Aire zabaleko margo
lehiaketako lanak ikusgai
Aire zabaleko margo lehiaketaren 4. edizioa jokatu zen joan den domekan Eskoriatzako kaleetan. Orain, aurkeztutako margolanen erakusketa dago, apirilaren 16ra arte.
Ibarraundin dago erakusketa.

aretxabaleta
> Gipuzkoako txakurren gaineko argazki erakusketa
Manuel Montielek Gipuzkoako herri guztietako txakurren argazkiak ipini ditu ikusgai.
Arkupen, egunero 11:00-13:00 eta 18:00-20:00; zapatuetan, 11:00-13:00; domeka eta jaiegunetan, itxita.


bergara
> Gerrako hilobien gaineko erakusketa dago Aroztegin
Hildakoak hilobietatik ateraz, duintasunak berreskuratuz delako erakusketa ipini du Aranzadi Elkarteak, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin. Aranzadiko ikertzaile eta boluntarioek joandako 10 urteetan egindako hobitik ateratze lanak ikus daitezke, argazkitan.
Erakusketa apirilaren 18ra arte dago zabalik, baina itxita izango da apirilaren 11n, domeka. Gainera, ordutegi berezia izango du apirilaren 1ean eta 2an: 10:30-14:00 eta 16:00-19:00.
Aroztegi aretoan, honako ordutegian: astegunetan, 18:00-20:30; zapatuetan, 12:00-14:00 eta 18:00-20:30; jaiegunetan, 12:00-14:00.

Ikastaroak

elgeta
> Yoga begirale izateko ikastaroa emango dute
Yoga begirale izateko ikastaroa emango dute zortzi hilabetetan, hilean bi zapatutan. Hezkuntza fisikoko profesionalei, yoga egiten dutenei eta, oro har, interesa duen edozeini dago zuzenduta. Diploma ere emango dute.
Izenematea: 675 80 18 95 (Fernando).

arrasate
> Gazteendako lau ikastaro gertatu ditu Udalak
Txalaparta, dantza flamenkoa, zeramika eta argazkigintza ikasteko aukera dago Gazte bulegoaren eskutik. Txalaparta ikastaroa astelehenetan (18:00-20:00) eta zapatuetan (11:00-13:00) izango da; zeramikarena, martxoan; dantza flamenkoarena, apirilaren 13tik 19ra, martitzenetan; eta argazkigintzarena, apirilaren 14tik 19ra, eguaztenetan,18:00-20:00. Matrikula da 20 euro, 12 ikasle edo langabeendako.
Izenematea zabalik dago Gazte bulegoan (943 25 20 62) edo gaztebulegoa@arrasate-mondragon.net helbidean.

Ospakizunak

antzuola
> Aiherrara joateko autobuserako izena eman daiteke
Aiherraren eta Antzuolaren senidetzearen 25. urteurreneko ospakizuna egingo dute Aiherran apirilaren 18an. Besteak beste, herrien arteko herri kirolak, umeen antzerkia, senidetzea irudikatzeko erakundeen arteko ekintza sinbolikoa, bazkaria eta kantu eta dantza saioa izango dira. Bada, autobusa antolatu du Udalak, doan, eta izena emateko aukera dago udaletxean: 943 76 62 46 telefonoan edo
kultura@antzuola.net helbide elektronikoan.
Apirilaren 18an izango da, Aiherran.

arrasate
> Elkarteen arteko 30. doke txapelketa  jokatuko dute etzi, egubakoitza
Ohitura den moduan, elkarteen arteko 30. doke txapelketa jokatuko dute apirilaren 2an, egubakoitza. Monterron parke alboko zelaian batuko dira antzinatik datorren joko horretan trebezia neurtzeko. Lehiaketa horretan irabazten duen bikoteak jokatuko du gero Udaleko ordezkariek osatutako bikotearen kontra, eta galtzen duenak ordaindu beharko ditu ikusle eta lehiakideendako sardinak eta ardoa.
Apirilaren 2an, egubakoitza, Monterron parke ondoko zelaian, 10:00etan.

Bestelakoak

arrasate
> Pazko asterako ekintzak ume eta gaztetxoendako
Pazko asterako, hainbat ekintza antolatu dituzte Gaztetxokoek herriko 12-17 urte arteko gaztetxoendako. Izenematea martxoaren 27an bukatzen da. Honakoak dira ekintzak: bolei txapelketa eta bazkaria (apirilak 7), rockopolisera irteera eskalada egiteko (apirilak 8), bizikleta irteera Urkulura (apirilak 9)
eta rafting egitera irteera (apirilak 10).
Ludoteketan ere ekintza bereziak izango dituzte. Hala, pizza eta pastela egingo dituzte (apirilaren 7an, Usaetxen; 8an, Okendon; eta 9an, Santa Marinan); jokoak izango dituzte (apirilaren 7an, Okendon; 8an, Santa Marinan; eta 9an, Usaetxen); eta musua margotuko dute, ile-apaindegia izango dute eta giltzatakoak egingo dituzte (apirilaren 7an, Santa Marinan; 8an, Usaetxen; eta 9an, Okendon).
Argibide gehiago, Txatxilipurdin
(943 79 54 46).

aretxabaleta
> Afari-merienda, txapelketak eta Elantxobera irteera
Aretxabaletako gaztelekuan, honako ekintzak antolatu dituzte: eskulanak (apirilak 6); afari-merienda (apirilak 7); ping-pong eta futbolin txapelketak (apirilak 8); eta Elantxoben egonaldia, 12-14 urte artekoendako (apirilak 9-11).
Argibideak, Txatxilipurdin
(943 79 54 46).

eskoriatza
> Hainbat ekintza egingo dituzte apiril hasieran gaztelekuan
Honako ekintzak antolatu dituzte: bizikleta irteera (apirilak 7), rokopolisera irteera (apirilak 8) eta Oriora hiru egunerako irteera (apirilaren 9tik 11ra; 55 euro da).
Apirilaren 6an zabalik izango da gaztelekua.

bergara
> Umeendako jolasak izango dira Pazko astean
Umeendako askotariko jolasak antolatu ditu Udalak Pazko egunetarako.
Apirilaren 7an eta 8an, eguaztena eta eguena, Seminarioko patioan, 17:00etatik 19:00etara.

arrasate, eskoriatza
> Batzar informatiboak egingo dituzte Arizmendi ikastolan
Batxilergora begira, batzar informatiboak deitu ditu Arizmendi ikastolak: apirilaren 13an, Gaztelupen izango da, eta apirilaren 15ean, Almenen.
Batzarrak 18:00etan hasiko dira.

elgeta
> Oinarrizko sukaldaritza eta argazkilaritza digitala, ikasgai
Oinarrizko sukaldaritza ikastaroa emango dute apirilaren 20, 21, 27 eta 28an, 18:00-21:00. Denondako da baina, batez ere, gazteendako. Argazkilaritza digital eskolak ere antolatu dituzte. Apirilaren 21etik maiatzaren 13ra izango dira, martitzen eta eguenetan, 17:00-19:00. Udalak eta Bizikasik antolatu dituzte bi ikastarook.
Izenematea udaletxean edo Bizikasin (943 76 93 94 edo info@bizikasi.com).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak