Aste bukaerako kultura agenda

Maider Arregi 2010ko mar. 12a, 10:48

Aste bukaeran gainean daukagu eta gaurtik, barikutik, hasita, makina bat ekintzaz gozatzeko aukera izango da gure ibarrean. Besteak beste, kontzertuak, antzezlanak, edota erakusketak izango dira. Antzuolan gaineara, jai giroan, Extremadurako ogi-mamien eguna ospatuko dute domekan. Jarraian duzue kultura ekintzen proposamena:

Musika

arrasate
> Losotros taldeak kontzertua egingo du Aterpe tabernan
Arrasateko Losotros bikoteak musika emanaldia egingo du. Pop eta latindar rock estiloak jorratzen dituzte. Sarrera doan da.
Gaur, egubakoitza, gauerdian.

oñati
> Musika erlijiosoari gaur egungo ukitua emango diote Ganbara Gaztek eta Gaberok
Ganbara Gaztek eta Gaberok musika erlijiosoari klasiko itxura kendu eta XXI. mendeko ukitua emango diote. Entzungo diren obra guztiak erlijiosoak dira, baina jazz, rock, soul... estiloetan; a cappella, pianoarekin eta, batzuk, gitarra eta bateriarekin. Bi pieza azpimarratzen dituzte: A little jazz mass, jazz eran idatzitako meza kurioso bat; eta Roquiem, requiem bat rock eran.
Bihar, zapatua, Oñatiko Bidaurretako elizan, 18:00etan.

arrasate
> Peter and the Test Tube Babies taldeak kontzertua egingo du
Peter and the Test Tube Babies talde beteranoak punk musika joko du 3 Aretoan. Material Rechazado taldeak ere joko du. Sarrerak salgai daude aldez aurretik 12 eurotan; egunean bertan, 15 eurotan.
Gaur, egubakoitza, 3 Aretoan, 23:00etan.

Antzerkia

bergara
> 'Euskarazetamol' antzezlana egingo du Bikoteatro taldeak
Euskara sencilloaren manifiestoa antzezlan arrakastatsua egin zuten aktoreek Euskarazetamol lana ekarriko dute oraingoan. Gaia euskara da hemen ere, eta modu umoretsuan jorratzen dute Mikel Martinezek eta Patxo Telleriak.
Sarrera 5 euro da.
Gaur, egubakoitza, Zabalotegi aretoan, 22:30ean.

arrasate
> 'El club de las mujeres invisibles' antzezlana dago Amaia Antzokian
Vaiven taldeak El club de las mujeres invisibles lana eskainiko du etzi, domeka, 19:30ean. Hainbat istorio antzeztu eta kontatuko dituzte aktoreek, Iñaki Salvadorren pianoak eta Ainara Ortegaren ahotsak eta biolinak lagunduta.

arrasate
> Kike Biguri aktoreak bakarrizketa egingo du Iamain
Iamai kafetegiaren 10. urteurrena dela-eta, egitarau berezia antolatu dute. Horren barruan, Kike Biguri aktorearen bakarrizketa izango da.
Gaur, egubakoitza, Kontzezino kaleko Iamai kafetegian, gauerdian.


aramaio
> 'Xabinaitor' antzezlana ikusteko aukera bihar, zapatua
Itur-Zuri emakume elkarteak antolatuta, Xabinaitor komedia ikusteko aukera dago.
Kultura etxean, 22:00etan.

Erakusketak


bergara
> Nagore Igartza antzuolarraren argazki erakusketa
Nagore Igartza argazkilari antzuolar gazteak Barneko lurraldea izeneko argazki erakusketa dauka Aroztegi aretoan.
Martxoaren 21era arte dago zabalik.
Astelehenetik egubakoitzera: 18:00-20:30; zapatuak: 12:00-14:00 eta 18:00-20:30; domekak: 12:00-14:00.

aretxabaleta
> Gerrako hilobien gaineko erakusketa ikusteko aukera
Hilotzak hobitik ateratzen, duintasunak berreskuratzen delako erakusketa ipini du Aranzadi Elkarteak, Eusko Jaurlaritzaren eta Intxorta 1937 kultura elkartearen laguntzarekin. Aranzadiko ikertzaile eta boluntarioek joandako 10 urteetan egindako hobitik ateratze lanak ikus daitezke, argazkitan, 40 paneletan. Horrekin batera, Intxorta 1937 kultura elkarteko kideek beste bi panel prestatu dituzte, Gerra eta errepresioa Aretxabaletan: Izen guztiak, aurpegi guztiak izenburuarekin. Martxoaren 24ra arte egongo da zabalik erakusketa.
Kultura etxean bisita daiteke,
honako ordutegian: 11:00-13:00 eta 18:00-20:00, lanegunetan, eta 11:00-13:00, zapatuetan. 


arrasate
> Jabego publikoko bideen inbentarioaren gainekoak
Arrasateko jabego publikoko bideen inbentarioaren gaineko erakusketa egongo da Kulturaten.
Garai bateko bide asko dagoeneko ez dira erabiltzen, eta erakusketarekin nahi da Udalak egindako inbentario lana eta herritarrek ekarri dutena ezagutaraztea.
Kulturateko klaustroan ikus daiteke, hil osoan.

Hitzaldiak

eskoriatza
> Umeen elikaduraren gaineko zalantzak argitzeko aukera
Haurren elikaduraren gaineko zalantzak argitzeko berbaldia egingo du
Amaia Diaz de Monasterioguren dietistak. Gaztelaniaz izango da.
Martitzenean, hilak 16, Luis Ezeiza herri eskolako aretoan, 18:00etan.

aretxabaleta
> 'Hilotzak hilobitik ateratzen' delako hitzaldia izango da
Aranzadi Elkarteak ipini duen erakusketarekin lotuta, elkarte horretako kide Lourdes Herrasti Erlogorrik Hilotzak hilobitik ateratzen, duintasunak berreskuratzen delako berbaldia egingo du. Sarrera doan da.
Martitzenean, hilak 16, Arkupeko Zaraia aretoan, 19:00etan.


antzuola
> Nafarroako konkistaren gainean berba egingo dute
1512-2012 Nafarroa Bizirik ekimenak antolatuta, Nafarroako konkistaren 500.
urteurrenaren gaineko hitzaldia izango da.
Martitzenean, hilak 16, Torresoroan, 18:30ean.

Ikastaroak

arrasate
> Hasiberriendako zeramika ikastaroan, izenematea zabalik
Zeramika hasiera ikastaroa antolatu du Loixe zeramika elkarteak, eta izenematea zabalik dago oraindik ere. Ordutegiak honakoak dira: eguaztenetan, 18:00-19:00, 6-12 urte artekoendako, 20 euro; eta eguaztenetan, 19:30-21:00, helduendako, 30 euro.
Argibide gehiago edo izenematea, Gazte Bulegoan (943 25 20 65).

aretxabaleta
> Contact inprobisazio ikastaroa antolatu du Jaiki elkarteak
Hasiera eta erdi mailako contact inprobisazio ikastaroa antolatu du Jaiki elkarteak. Martxoaren 21ean da, 09:00etatik 15:00etara. Adriana Gascó eta Ruth Belaskoetxea izango dira irakasleak. Prezioa da 20 euro langileendako eta 15, gainerakoendako.
Izenematea 653 70 50 68 telefonoan edo jaikielkartea@yahoo.es helbidean.

elgeta
> Oinarrizko sukaldaritza eta argazkilaritza digitala, ikasgai
Oinarrizko sukaldaritza ikastaroa emango dute apirilaren 20, 21, 27 eta 28an, 18:00-21:00 ordutegian. Denondako da, baina, batez ere, gazteendako. Bestalde, argazkilaritza digital eskolak ere antolatu dituzte. Apirilaren 21etik maiatzaren 13ra izango dira, martitzen eta eguenetan, 17:00-19:00 ordutegian.
Izenematea udaletxean edo Bizikasin (943 76 93 94 edo info@bizikasi.com).

eskoriatza
> Zoru pelbikoa indartzen ikasteko tailerra dago abian
Zoru pelbikoa zelan indartu erakutsiko dute apirilaren 13tik maiatzaren 6ra bitartean, martitzen eta eguenetan, 20:20-21:50 ordutegian, Amuska emakume taldeak eta Bizikasik antolatuta.
Izenematea, amuska-esko@hotmail.com edo info@bizikasi.com helbideetan.

Bestelakoak

antzuola
> Bertso jaialdia izango da, sei bertsolarirekin
Aiherrarekiko senidetzearen 25. urteurrenaren barruan, bertso jaialdia izango da, honako bertsolariekin: Amets Arzallus, Iñaki Gurrutxaga, Txomin Elosegi, Ainhoa Agirreazaldegi, Patxi Iriart eta Uxue Alberdi.
Bihar, zapatua, Torresoroan, 19:30ean.

antzuola
> Extremadurako ogi-mamien eguna ospatuko dute etzi, domeka
Arrasateko Corazón de Encina extremadurar kultura elkartearen eskutik, Extremadurako ogi-mamien eguna ospatuko dute. Extremadurako produktuak dastatzeko eta erosteko aukera izango da Herriko plazan (11:00).

elgeta
> Finalisten Eguna egingo du Mendizale Federazioak etzi, domeka, Elgetan
Iraupen luzeko ibilbideen –Intxorta, Arrola, Udalatx…– finalistak omenduko ditu Euskal Mendizale Federazioak, honako ekitaldiekin: mendi ibilaldia (07:15), bazkaria Espaloian (15:00), sari banaketa finalistei (16:30) eta jaialdia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak