NEKATUR elkartea kezkatuta dago Eusko Jaurlaritzak proposatutako dekretu berriarekin

Arritxu Barruso 2007ko uztailaren 10a

Eusko Jaurlaritzako Turismo Sailak Nekazal Turismoak arautzeko dekretua eguneratu nahi du. Araudi horrek nekazal turismoen klasifikazio bat egitea proposatzen du, besteak beste, eta NEKATUR Elkarteak uste du horrek ez duela nekazal turismoen filosofia errespetatzen. Ostiralean bildu ziren Turismo Sailarekin euren kezkak azaltzeko eta Jaurlaritzak jarrera positiboa erakutsi duela azaldu du NEKATURek.

Gaur egun hotelak izarren bitartez klasifikatzen diren moduan Nekazal Turismoak lauburu bidez mailakatuko lirateke. Puntu hori da, hain zuzen ere Nekatur Elkartekoak gehien kezkatzen dituena. Uste dute klasifikazio hori egiteko ezarritako irizpideek ez dutela Nekazal Turismoen filosofia errespetatzen. Nekatur elkarteak uste du luxua eta erosotasuna bezalako ezaugarriei lehentasuna ematen zaiela.

Maite Aristegi Nekatur elkarteko kidea da eta azaldu digu Nekazal Turismoak baserrietako produkzioaren osagarri gisa sortu zirela, baserritarrek beste diru iturri bat izan zezaten. Baserri giroa eta ingurugiroa zaintzea litzateke Nekazal Turismoen beste ezaugarrietako bat. Nekaturrek uste du araudi berriak ez duela izpiritu hori kontutan hartzen.

Joan zen egubakoitzean Eusko Jaurlaritzako Turismo Sailarekin bildu ziren euren kezkak azaltzeko eta jarrera positiboa aurkitu zutela azaldu digu Maitek.

Dekretu berriaren aldaketetan lan egiteko irailean bilduko dira berriz Eusko Jaurlaritzako Turismo Sailarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak