Nekane Miranda bergararra eta Mireia Urtzelai oñatiarra ikasle onenen artean

Mireia Bikuña 2009ko aza. 26a, 16:31
MUko bi ikasleek diploma eta diru-saria jaso zuten. Hain zuzen ere, 1.400 euro. Guztira, 41 ikasle saritu zituzten: MUko 11 ikasle, EHUko 20, Nafarroako Unibertsitateko bost, eta Deustuko Unibertsitateko beste bost.

"Ezustekoa"

Nekane Mirandak eta Mireia Urtzelaik uztailean bukatu zuten karrera. Horixe baita saria eskuratu ahal izateko bete beharreko baldintzetako bat. Orain dela hilabete jakin zuten sarietarako hautagaiak zirela. "Unibertsitateko arduradunek eman zuten gure izena, eta egia esan ez genuen espero", esan digute biek batera.
Nekane Mirandak Esku-hartze Psikopedagogia ikasi du Huhezin, batez beste 7,949 notarekin.. Aurretik Haur Hezkuntza ikasi zuen. Egun, Jardunen dihardu euskara errefortzu moduan. Aurreko astera arte ikastaro bat ematen ibili da, baina lanerako gertu dagoela esan digu.
Bestalde, Mireia Urtzelaik Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza ikasketak egin ditu ETEOn, eta batez besteko nota 8,8 lortu du. Oñatiko Egaralur enpresan dabil lanean. "Orain arte ikasketak eta lana uztartu ditut. Egia esan gustura nago lanean, eta gainera, etxetik gertu!", esan digu.
Bakoitzak 1.400 euro jasoko ditu lizentziatura egiteagatik, baina, oraindik diruarekin zer egingo duten ez dakitela esan digute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak