Negurako bide zaintza, aktibatuta

Ubane Madera 2008ko abe. 10a, 11:46
Herrizaingo Sailak jakinarazi du aktibatu egin dituela negurako bide zaintzako neurriak. Gure ibarrari, Debagoienari dagokionez, 15 lan-taldek jardungo dute inguruko errepideak garbi egon daitezen zaintzen. Arlaban, Leintz-Gatzaga, Kanpanzar, Deskarga, Ormaiztegi-Eizaga, Elgeta, Azkarate eta bigarren mailako sarean jardungo dute. Elurra kentzeko kamioia, xafla eta gatz banatzailea dituzte lan-talde horiek.

Gaur zeruari begira pasako dugu egunaren zati handia, goizean goizetik eguraldi benetan kaskarra dugu-eta geurean. Elur ura ikusi badugu ere, momentuz euria da protagonista, zaparrada dezentekoekin. Txingorra ere egin du zenbait lekutan. Gainera, aurreikuspenek diote okerrera egingo duela, elur maila orain 600-700 metrotan dagoen arren, egunak aurrera egin ahala, jaitsi eta 300-400 metrotan geratuko delako. 

Horrez gainera, AP1 autobidearendako lan-talde gehiago dituzte, lau ekipo, hain justu ere. Guztira, 12 langile, txandaka egunaren 24 orduak betetzen.

Era berean, izotza eta elurrarendako gatza ere badago gordeta gure ibarrean. Biltegia San Prudentzion edo Elorregin dago. Guztira, gure ibarrerako 1.000 tona gatz dute gordeta.

Hala eta guztiz ere, Herrizaingo Sailak gomendatu du gaur, ahal dela, ez erabiltzeko automobil partikularra, garraio publikoa, baizik. Eta oro har, mendi edo itsaso inguruan ez ibiltzeko.

Jakinarazi dute, baita ere, bihar hobera egingo duela eguraldiak; goiz partean elur maila 500-600 metrotan izango dela, baina iluntzerako maila hori 800-900 metroraino igoko dela

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak