Irailaren 21eko jarduera Eskoriatzan egingo da, HUHEZIn bertan; 22koa, berriz, Arantzazun. Mintegiak helburua du alderatzea Natur Zientziak zelan lantzen diren DBH edo Batxilergoan eta aztertzea zer aukera dauden etapa horietan proiektu bidezko irakaskuntza gauzatzeko.
Sei herrialdetako 33 adituk hartuko dute parte mintegian: Finlandia, Danimarka, Errumania, Txekia, Alemania eta Euskal Herria. Euskal Herrian bi kasu aztertu dira: Arizmendi eta Pasai Lezoko ikastolak. Xabier Arregi eta Arantxa Irigoras HUHEZIko irakasleek koordinatu dituzte azterketak.