Eguraldiari begira eman dituzte azken egunak Naturgas Makalu'09ko hiru kideek. Baina eguraldiak ez die aukerarik eman. "Maiatza bukatzen dabil eta ez dugu denbora nahikorik. Bertan behera utziko dugu espedizio hau, baina bide honek pena merezi du, eta itzuliko garela uste dut", dio Alberto Iñurrategik.
Alberto Iñurrategi, Mikel Zabalza eta Juan Vallejo, Naturgas Makalu’09 euskal espedizioko kideak, martxoaren 30ean. Euren helburua zen munduko bosgarren mendirik altuena soka finkorik gabe eta kanpamendu finkorik gabe igotzea, oxigenorik gabe.