Alberto Iñurrategik, Mikel Zabaltzak eta Juan Vallejok osatzen duen espedizioak Everest bide zailenetik igotzeko asmoa zuen, hots, munduko mendirik garaiena Hornbein korridoretik igotzea zen asmoa. Bada, euren helburua bete barik bueltatuko dira etxera. Izan ere, lehenengo ahalegin baten ostean espedizioak bigarren saiakera bat egiteko itxaropena zuen. Baina eguraldiak ez die utzi. Eguraldi iragarpenek aurreikusten dituzten haize gogorrek eta tenperatura baxuek ezinezkoa egiten dute igoera, eta espedizoa azken unera arte eguraldia hobetu zitekeen esperantzaz egon bada ere, amore eman behar izan dute.