Naturgas-Broad Peak espedizioa, girotze lanetan

Usoa Agirre 2010eko ekainaren 22a

Broad Peakeko oinarrizko kanpalekura ekainaren 15ean iritsi ziren mendizaleak. Han bi egun egin ostean, 6.379 metroko Pastora mendia egitera irten ziren ekainaren 17an.

Pastora gailurra

Khakhal glaziarrean barrena abiatu ziren, 5.400 metroan dagoen goilautada bateraino. Han igaro zuten lehen gaua. Hurrengo goizean, ekainaren 18an, ia Pastora gailurreraino igo ziren, baina atzera egin eta 5.900 metroan ezarri zuten bigarren gauerako denda. Ekainaren 19an lortu zuten tontorra zapaltzea. Naturgas-Broad Peak espedizioko kideak oso pozik daude girotze egun hauetako emaitzarekin.

Espedizioaren webgunea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak