Naturgas Broad Peak 2010 espedizioak altuerara egokitzeko fasea ondo amaitu du

Jokin Bereziartua Lizarazu 2010ko uzt. 4a, 19:33
Ez da erraza izan baina amaitu da Naturgas Broad Peak 2010 espedizioaren altuerara egokitzeko fasea. Alberto Iñurrategi, Juan Vallejo eta Mikel Zabalza oinarrizko kanpalekuan daude orain, deskantsua hartzen.

Hiru aste behar izan dituzte aklimatazio fasea burutzeko eta orain hiru edo lau egunetako aldeko eguraldi iragarpenaren zain daude Broad Peak mendateko hiru tontorrei aurre egin ahal izateko.

Elur sakona eta izotz asko
Esandako moduan, aklimatazio prozesua zaila izan da. Aste bukaera izan da bereziki konplikatua; halaxe azaldu du Mikel Zabalzak: "Hasieratik bidea zabaltzea egokitu zaigu eta elur sakona eta izotz asko aurkitu dugu. Gainera, eguraldia ez dugu lagun izan eta eta hirugarren gunera heldu ginenean –7.200 metrotara– atzera egin behar izan genuen haize bortitza zela-eta, 6.900 metroetaraino".
Hala ere, espero moduan joan da egokitze fasea, Alberto Iñurrategik azaldu duenez: "Hiru aste egin ditugu, hitzartu genuen moduan. Ezinbestekoa zen bi gau mendian pasatzea, horietako bat 7.000 metrora gutxienez. Orain deskantsua hartzea komeni zaigu azken hiru egunak oso biziak izan dira-eta".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak