Natale Landarekin hitz egin ahal izan du familiak, eta ondo dagoela esan die

Leire Kortabarria 2007ko abe. 1a, 21:47
Natale Landa atxilotu arrasatearra ondo dago; halaxe esan dio familiari gaur, telefonoz. Soto del Realeko (Madril) espetxean dago, eta bihar hara bisitan joateko asmoa dute senideek, baina ez dakite azkenean hura ikusten utziko dieten.

Gertukoek Natale Landa ikusteko itxaropena dute, baina oraindik ez dakite bihar, Soto del Realera joanda ere, azkenean berarekin egoten utziko dieten. Oraingoz, badirudi arrasatearra ondo dagoela; huraxe zen, hain zuzen, familiaren kezka nagusia, hasieran bazirudielako Landa inkomunikatuta egongo zela hainbat egunetan. 

Fiskalak bederatzi urteko kartzela zigorra eskatzen du Landarentzat, eta, gainerako atxilotuekin gertatzen den bezala, hainbat iturriren arabera, abenduaren 10ean emango dute epaia.

Agerraldia egin dute

Gaur bertan, 19:30 pasa zirela, hainbat arrasatearrek Landa eta gainerako atxilotuak aske uzteko eskatu dute kale-agerraldi baten. Gainera, antolatzaileek dei egin diete batutakoei bihar eguerdian Bilbon egingo den kale-agerraldian eta abenduaren 13rako deitutako ordu beteko lanuztean parte hartzera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak