Natale Landa eta Xabier Arregi espetxeratu dituzte

Usoa Agirre 2007ko abenduaren 5a

Atzo, martitzena, Auzitegi Nazionaleko Angela Murillo epailearen aurretik pasa ondoren, espetxeratu zituzten Landa eta Arregi. 52 lagun epaitu zituzten 18/98 auzian, eta haietako 46 badaezpada ere atxilotzeko agindu zuen joan den ostiralean Auzitegi Nazionalak, epaia ateratzear delarik ihes egiteko arriskua zegoela argudiatuta. Horietatik 39 atxilotu zituzten (hiru lehendik preso zeuden) eta atxilotuetatik 36 espetxeratu zituzten; sei auzipetu bermea ordainduta aske uztea erabaki zuen epaileak.

39 auziperatu atxilotu dituzte, eta lauk atxilotu gabe jarraitzen dute oraindik. Tartean, Jose Luis Elkoro.

Ihes egiteko arriskurik ez

Defentsako abokatuek, aldiz, denak behin-behinean aske uzteko eskatu zuten, zortzi urte iraun duen auzian izan duten jokabideak ihes egiteko arriskurik ez dagoela erakusten duela argudiatuta.

Epaia, astelehenerako

Epaiaren irakurketa publikoa datorren abenduaren 10erako iragarri dute, baina Auzitegi Nazionaleko iturriek adierazi dute oso litekeena dela atzeratzea, nekez bukatuko baitute ordurako epaiaren idazketa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak