NANa egiteko aukerarik ez Arrasaten

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2008ko urt. 3a, 16:07
Aurrerantzean, Arrasaten ez da izango Nortasun Agiri Nazionala egiteko aukerarik, eta beraz, hiriburuetara jo behar da horretarako. Erabaki hori hartzeko arrazoia zera da: Nortasun Agiri Nazionala, elektronikoa dela orain eta hori egiteko behar den tresneria ezin dela herrietara ekarri. Hori dela-eta, aurrerantzean, debagoiendarrak ere, Donostia, Irun, Gasteiz edo Bilbora joan beharko dugu.

10 urtetik gora dira Arrasaten Nortasun Agiri Nazionala egiteko aukera izan dela. Eta Arrasaten moduan, Eibarren, Zarautzen, Tolosan, Azpeitian eta Beasainen ere izan da orain artean, agiri nazionala tramitatzeko aukera. Atzodanik, baina, Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzak jakinarazi duenez, Donostia, Bilbo eta Gasteiz hiriburuetan eta Irunen bakarrik izango da aukera hori. Arrazoia, ohiko nortasun agiria, txartel elektroniko bilakatzea izan da.

NAN elektronikoa

Hainbat dira Nortasun Agiri Nazionalak aurrekoarekin alderatuz dituen ezberdintasunak eta baita abantailak ere. Horien artean, garrantzitsuena, tramitazio telematikoak egiteko aukera ematen digula da, hau da, erakundeetara pertsonalki joan beharrean, Internet bitartez, egin ahal izango ditugula tramiteak. Nortasun Agiri berria, elektronikoa izanik, sinadura ere elektronikoa izango da baina norberak eskuz egindakoa besteko segurua.

Horrez gain, beste hainbat abantaila ere baditu berriak, esaterako, agiri berria egitera goazen egunean, agiria eskuetan dugula etxeratuko garela. Eta aipagarria da, era berean, aurrekoa baino zailagoa dela  faltsifikatzeko.

Telefonoz txanda eskatu

Urte berriarekin batera, telefonoz nortasun agiria egitera joateko txanda eskatzeko modua jarri dute Donostian eta Irunen. Gasteiz eta Bilbon ez dute jarri zerbitzu hori martxan, baina laster jarriko dutela espero dute.

Txanda eskatzeko:

Donostia: 943 44 98 38 eta 943 44 98 39 (8:30 - 14:30)

Irun: 943 63 95 49 (9:00 - 14:00)

Agiri berria egiteak, 6,85 euroko kostua izango du. Informazio gehiago gura duenak, Arrasateko BAZera jo dezake edo baita www.dnielectronico.es webgunean kontsultatu egin ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak