Murrizketak egongo diren arren zuzendariak gusturago hezkuntzako proposamen berriarekin

Goiena 2010ko eka. 15a, 16:42
Azken asteotan zeresan handia eman dute hainbat ikastetxe publikoetako zuzendariek. Haserre agertu dira Jaurlaritzako Hezkuntza sailak planteatu dituen langile murrizketekin, eta murrizketok aurrera eginez gero, dimititzeko asmoa ere erakutsi dute. Azkenean baina, Jaurlaritzak proposamen berria egin die: murrizketak egongo dira bai, baina ez handiak, eta negoziatzeko prest agertu da.

Hezkuntza Delegaritzak urtero bidaltzen dizkie ikastetxe publikoei hurrengo ikasturterako zentro bakoitzean aurreikusten den zenbat langile aurreikusten diren esateko. Aurten baina, aurreikuspen horrek haserrea piztu du haur eta lehen hezkuntzako ikastetxeetako zuzendari askoren artean, euren ustetan planteatzen diren murrizketek kalitateko hezkuntza eskaini ahal izatea oztopatzen baitute.


Maiatzaren 24ko astean jakinarazi zieten hori zuzendariei, eta hauek berehala hasi ziren mobilizatzen. Ekainaren 9rako, 175 zuzendari baino gehiagoren atxikimenduak jaso zituzten, eta abisatu jaurlaritzak bere asmoekin aurrera egingo balu, dimisioa aurkeztuko luketela. Joan den astean baina, bigarren proposamen bat jaso zuten, zuzendarien ustez, aurrekoa baino onargarriagoa.

Zuzendariei ez zaie gustatu tirabira honetan hezkuntzak izan duen jarrera, eta besteak beste, gezurtitzat jo dituztela kritikatu dute. Dena den, eta krisi garaian hezkuntzan murrizketak egiteari ondo ez baderitzote ere, bai nabaritu dute jarrera aldaketa bat.

ikastetxe bakoitzak, horrela eskatuz gero, bilera izango du jaurlaritzarekin. Zuzendariak berriz ere elkartuko dira hilaren 25ean, egoera orokorrean aztertu eta denen artean dagokion erantzuna emateko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak