Eliza leporaino bete da, eta bertan izan dira erakundeetako
ordezkariak: Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako justizia eta herri
administrazioko sailburua, Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusia eta
Rafaela Romero Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidentea, besteak
beste. Bertan izan da, nola ez, Lourdes Idoiaga Oñatiko alkatea ere.
Erakundeetako ordezkariak iristen zirenerako euskal presoen aldeko
elkarretaratzea deituta zegoen, eta 20 bat lagunek egin dute bat
aldarrikapen horrekin. Bertan egon da Ertzaintza ere, baina goiza
inongo istilurik gabe igaro da.
Meza Nagusia Jose Inazio Munilla Donostiako gotzainak eman du.
ETAri zuzendu zaio sermoiaren orduan, baldintzarik gabe eta behin betiko
desagertzeko eskatu dio.
Fraidetza utziko duen Joxe Arregi frantziskotarrari ez dio aipamenik egin Munillak. Hala ere, 40 bat lagun kanpora atera dira une horretan, Munillari desadostasuna eta Arregiri elkartasuna adierazteko.