Munilla gotzainarekin batera abiatu da Arantzazuko igoera

Oihana Elorza Gorostiza 2010eko martxoaren 27a

"Hitzarenak eta hitzekoak" zioen pankartaren atzean ia 6.000 lagun joan dira oinez Oñatitik Arantzazura bakearen alde Donostiako elizbarrutiak antolatu duen igoeran, Jose Ignazio Munilla Gipuzkoako gotzaina buru dela. Jainkoaren hitza ernetzeko aholkuak eman ditu Munillak Arantzazun.

09:30ean hasi dute ibilaldia. Bizpahiru minutu lehenago jaitsi da Jose Ignacio Munilla Gipuzkoako gotzaina Arantzazutik, Joxe Mari Arregi frantziskotarren probintzialarekin. Ordurako pankarta eramaten zuten herritarrak Soraluze parean zeuden eta agurtu egin ditu Munillak. Kazetariei argazkiak ateratzeko denbora utzi, aitaren egin eta igoera hasi dute.

12:00etan hartu du Munillak hitza Arantzazun eta Jainkoaren hitza izan zuen hizpide. Hitz hori gizakiarengan ernetzen galarazten dituen hiru eragozpenez  mintzatu zen, ereilearen parabola eredu hartuta: axolagabekeria, iraunkortasun eza eta kristau-bizitza munduaren  araberako bizimoduarekin bateragarri egiteko tentazioa edo "bizitza bikoitza".

12:30ean jendea autobusetara joateko kanpaiak jo zituzten eta 20 minututara 44 autobusek Arantzazu utzia zuten.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak