Mundumira 08: bost kontinenteak batzeko festa ekainean Bergaran

Usoa Agirre 2008ko api. 9a, 14:29
Bergaran izango da aurten Mundumira, ekainaren 6, 7 eta 8an. Bost kontinenteetako musika, antzerkia, gastronomia eta artisautza ezagutzeko aukera emango digu. Horrez gain, elkartrukerako eta eztabaidarako foroak, haur topaguneak, ibilaldiak, kirol lehiaketak, liburu azokak eta musika ekitaldiak antolatu dituzte. Jarduera horien guztien aurkezpena gaur egin dute, Bergarako udaletxeko osoko bilkuren aretoan.

Euskal Herria aldizkariak, Mankomunitateko turismo sailak eta Bergarako udalak antolatu dute aurtengo jaia, lau kontzepturen inguruan :

  1. Kalea: Bergarako kaleetan artisautza eta gastronomia azokak, Mendi-ibilien IV. Azoka eta Munduko Janarien Jaima izango dira, besteak beste.
  2. Bost kontinenteetako musikak: gaueko kontzertuak, kalejirak eta egunez formatu txikiko ekitaldiak. Musika etengabe izango da aste bukaera guztian zehar. Nabarmentzeko taldeak: Boli Kostako Alpha Blondy reggae taldea, Oreka TX, Erresuma Batutik eta Holandatik Tasha's World taldearen soul eta musika beltza, Bartzelonako 08001 taldea eta Floro DJ.
  3. Mendia, natura eta bidaiak: Mendi-ibilien IV. azoka, ikus-entzunezkoen emanaldiak, argazki erakusketak, ikastaroak, mahai inguruak, mendi irteerak, irteera kulturalak... Eskualdea ezagutzeko eskaintza zabala. Horrez gain, eskalada txapelketa ere egingo da.
  4. Gizarte ekimena: Munduko Janarien Jaiman eta Elkartasun Foroan ibarreko eta Euskal Herri osoko gobernuz kanpoko elkarteen lana eta proiektuak ezagutzeko aukera egongo da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak