Mundumira kulturen jaia asteburuan Eskoriatzan

Usoa Agirre 2009ko mai. 22a, 11:49
Eskoriatzaren txanda iritsi da. Mundumira jaialdiaren bosgarren edizioa ospatuko da aste bukaeran. Bosgarren ekitaldia izango da: Arrasate, Oñati, Aretxabaleta eta Bergaratik igaro ondoren, Eskoriatzak jasoko du munduko kulturen festa. Natura, kultura eta bidaiak izango dira jaialdiaren ardatz nagusiak aurten ere. Antolatzaileek hamaika proposamen gertatu dituzte aste bukaerari begira: mendi eta bidaia azoka, erakusketak, ikus-entzunezkoak, kale animazioa, ibilbide kulturalak, eskalada txapelketa, umeendako jolasak, munduko jaki ezberdinen dastatzea, foro solidarioak eta beste hainbat.

Egitaraua:

22, egubakoitza

17:30 Irekialdia. Mundumira informazioa.
  • Mendi eta Bidaia Azoka.
  • Artisautza Azoka.
  • Elkartasun Foroa - GGKE.
  • “Munduko Zaporeak” gunea.
  • ELKAR “Munduari Bira ” Marrazki Lehiaketaren Erakusketa eta sari-banaketa (Pilotalekuan)
  • Mundumira kamisetaren aurkezpena; Bertatik ateratako dirua hiru kooperazio proiektutara bideratuko da.
18:00 Erakusketa hauen irekiera:
  • “La mujer: libertad cautiva” Pascal Dione (Senegal).
  • Elkarhezitzen Lan Taldea (pintura eta eskultura). Ibarraundi Museoa.
  • “Viajeros Club Marco Polo 2008” (argazkiak) Unibertsitatea.
  • “Banca Ética” Setem Hego Haizea (argazkiak). Unibertsitatea.
18:30

Ikus-entzunezkoa: “Acercando el mundo desde un tándem” Eneko Etxebarrieta eta Miyuki Okaberekin (Unibertsitatea)

19:00

Kale animazioa MLOMP (Senegal) perkusio eta dantza taldearekin.

19:30Ikus-entzunezkoa: Josune Bereziartu eta Rikar Otegi

Mundumira eszenatokia. (F. Eskoriatza plaza):

19:30KORRONTZI (EH) Folk erritmoen eta zapore herrikoien nahasketa, soinu pozgarri, dantzagarri eta emotiboz osatutako musika sortzeko. Izar berria trikiaren munduan. 21:00ZURA (EH) Asmo berritzaile, funk, soul eta jazz erritmoak euskarazko bossa novarekin uztartuta. Xabi Strubell (Dut taldeko gitarra jotzailea) buru duen proposamen originala.
22:15
DJ MAREK
23:00
17 HIPPIES (Alemania) Benetako jaia, Balkanetako eta Greziako musika arabiarrarekin nahastuz. Eszenatokian, indar erakustaldia Berlingo talde honekin.

23, zapatua

08:00 Igoera: Kurtzebarri Urkulutik (Mendiak eta Herriak)
11:00
Ibilbide kulturalak Debagoienako Turismo Bulegoekin (informazioa: standean) 11:00 Mendi eta Bidaia Azoka.
  • Artisautza Azoka.
  • Foro Solidarioa - GGKE.
  • Ikus-entzunezkoen aurkezpenak, hitzaldiak eta erakusketak egun osoan zehar.
  • ELKAR UMEEN GUNEA: Tombs Creatius. EL ARRIERO DE JUEGOSek zurez egindako 24 jolas baino gehiago ekarriko dizkigu, txikiek eta nagusiek ongi pasa dezaten. Haurrentzako tailerrak, Inguru Abentura eta SENDAVIVAko Alfonbra magikoa.
11:00

AMAMA LUISA BRASS BAND fanfarrea. Funk, Soul edo Rhythm & Blues, 20ko hamarkadako New Orleanseko soinu beltzaren magiarekin. Euskal Herriko kale bandarik hoberenetakoa.

12:00SENZALA EUSKADI CAPOEIRA TALDEAren emanaldia (Santa Mariñe plazan)
13:00
Musika kalejira ARTEA TEATRO (Aragoi) taldearekin, “Los Autos Locos” lanarekin. Oso ibilgailu bitxietan doazen sei pilotu lehenengo heldu behar dira helmugara, edozeren gainetik.
12:00
Mundumira eszenatokia. (F. Eskoriatza plaza). Dantza pertsiarra ROMINA GOSHTASBI (Iran) eta bost dantzarirekin. Dantza pertsiarra kontserbatzeko borrokan ari diren Irango hainbat herrialdetako artistarik hoberenak aztertu ditu eta beraiekin         ikasi du.
13:00
MADERA DE CHORO (Brasil) “la Caixa” Gizarte ekintza – Diversons.
  • Hiri musika karioka da lau musikari bikain hauek eskaintzen digutena. Cavaquinhoa jotzen dute, Brasilgo musika tresna tradizionala.
14:00Dj BUDIM. Mundumira eszenatokia.
16:00
BTT Zeharkaldia: Eskoriatza-Pagola-Leizargarate-Urkulu-Eskoriatza. (41 Km) Areka BTT*
17:00
Mendi eta Bidaia Azoka.
  • Artisautza Azoka.
  • Foro Solidarioa - GGKE.
  • Munduko Zaporeak Gunea.
  • ELKAR UMEEN GUNEA.
17:00

AMAMA LUISA BRASS BAND fanfarrea (kalean)

18:00ESKALADA OPENA. OPEN DE ESCALADA (pilotalekuan)
19:00
RAS MIGUEL & TAFARI. Mundumira eszenatokia.
20:00

BLOQUE 53 (Venezuela) “la Caixa” Gizarte ekintza– Diversons. Sanba latindar errepertorio ikusgarria, dantzarekiko bokazioarekin, hori da musika tresna nagusi gisa bibrafonoa erabiltzen duen seikote horren proposamena.

19:00Kalejira CANDOMBE (Uruguay) Kultur Elkartearekin. Hogeita hamar danbor, dantzari eta festa handia kalean, Uruguayko inauterietara gonbidatuz.
20:00
LA FANFARE P4 (Frantzia). Kale animazioa. Ikuskizuna eta Balkanetako jai musika da Toulousetik datorren talde honen proposamena.

ELKAR eszenatokia (Unibertsitateko aparkalekua) (dohako sarrera):

22:30RUDE KANKA + IBAN NIKOLAI (EH)

Reggae erritmoak txalapartarekin eta diggeridooaren soinu ikusgarriarekin nahastuko dituzte eszenatoki gainean..

24:00MACACO (Katalunia)

Bartzelonan jatorrizko izendapena duen mestizajearen erreferentzia. Hainbat herrialdetako eta kulturatako musikarien taldea. Disko berria aurkeztuko digute.

24, domeka

09:00

Igoera: Atxorrotz (Eskoriatzako Kirol Taldea)

11:00Ibilbide kulturalak Debagoienako Turismo Bulegoekin (informazioa: standean) 11:00Mendi eta Bidaia Azoka.
  • Artisautza Azoka.
  • Foro Solidarioa - GGKE.
  • Munduko Zaporeak Gunea. Eusko Labeldun txahal bat erreko da.
  • Ikus-entzunezkoen aurkezpenak, hitzaldiak eta erakusketak egun osoan zehar.
  • ELKAR UMEEN GUNEA: TOMBS CREATIUS, zurezko jostailuak, Haurrentzako tailerrak, Inguru Abentura eta SENDAVIVAko Alfonbra magikoa.
11:00ESKALADA OPENA. OPEN DE ESCALADA (pilotalekuan)
12:00
Mundumira eszenatokia.

EDSON (Brasil) gitarrajolea. Cantautor.

13:00

Kale animazioa CANDOMBE (Uruguay) Kultur Elkartearekin.

13:00Mundumira eszenatokia.

NEILA BENBEY (Aljeria)

Diversons – “la Caixa” Gizarte ekintza.

Musikarekiko interesa oso gazte zela piztu zitzaion, baina orain bere taldea eratu du. Bertan bere ahots sentsuala nabarmentzen da.

17:00Mendi eta Bidaia Azoka.
  • Artisautza Azoka. Feria de Artesanía.
  • Foro Solidarioa - GGKE.
  • Munduko Zaporeak Gunea. Zona Sabores del Mundo.
  • ELKAR UMEEN GUNEA: EL ARRIERO DE JUEGOS, zurezko jostailuak. Inguru Abentura eta SENDAVIVAko Alfonbra magikoa.
17:00ATAMA KENPO TALDEAren erakustaldia (Sta. Mariñe plaza)

Mundumira eszenatokia. (F. Eskoriatza plaza):

17:00Musika emanaldia HERRIKO TALDEEKIN.
  • KLAK!SON (Antzuola)
  • DESCHAVE (Argentina) Diversons – “la Caixa” Gizarte ekintza. Tangoari eta milonga edo chacarena bezalako beste erritmo batzuei lotutako proiektua. Ikusleak harrituko ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak