Mundumira jaia maiatzaren 22an, 23an eta 24an, Eskoriatzan

Usoa Agirre 2009ko urt. 13a, 18:23
Munduko kulturen jaia Eskoriatzan egingo da aurten, maiatzaren 22an, 23an eta 24an. Debagoiena lurralde desberdinetatik etorritakoen topagune bihurtuko da eta, aldi berean, aukera izango da gure ondare historikoa, artistikoa eta naturala erakusteko eta ezagutzeko.

Debagoieneko Mankomunitateak eta Euskal Herria aldizkariak antolatu dute aurten ere jaialdia. Antolatzaileen arabera, jaialdia etorkizuneko gizartearen isla izan daiteke; bizirik dagoen lurralde batetan sor daitekeenaren adierazle; betiere, norberaren kulturaren ezaugarriak mantenduz eta beste kulturen ezaugarriak ezagutuz.

Jarduera honekin eskaintza integrala egin nahi dute; ibarreko irudia Euskal Herrian zehar zabalduz eta, aldi berean, turismo eta aisialdiko eskaintza kulturala zabalduz.

Jaialdiak atal desberdinak izango ditu:

  • Mundu osoko musikak; kontzertuak, tailerrak,
  • Erakusketak, mahai inguruak
  • Haurrentzako jolasak
  • Mendi azoka; mendi irteerak
  • Ibilaldi gidatuak
  • Artisautza azoka
  • Boulder txapelketa
  • Euskal Herriko GKEen Topagunea, etab.

Laster egingo da jaialdiaren aurkezpena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak