Mundumira, Eskoriatzako azoka eta makina bat emanaldi asteburuan

Jon Berezibar 2007ko eka. 1a, 16:16
Mundumiraz gain baina, beste hainbat kultur hitzordu ere izango dira urean asteburu honetan zehar. Hona hemen, asteburuko kultur agendari errepasoa.

Gaur arratsaldeko 17:30etan hasiko da Mundumira jaialdia. Baina hitzordu zerrenda luzea dago asteburu honetarako Debagoeinean. Hona, haien bilduma.

Egubakoitza, ekainak 1

  • Gaur eta bihar, Garagardo Festaren 8. edizioa egingo dute Arrasaten. Arratsaldeko zazpietaik hasita goizalderarte egongo da irekita herriko plazan jarri duten karpa, eta Alemaniako janar eta edariak dastatzeko aukera egongo da bertan.

  • Musika kontzertu ugari, eta era guztietakoak asteburu honetan Debagoienean. Makala musikariak, Eskoriatzako Inkernu tabernan jardungo du gaur gauean, 22:00 aurrera. Boom shaka laka diskoko doinu dantzagarriak jarriko ditu bertan. 
  • Arrasateko 3.60 aretoan  gaueko 11etatik aurrera: Denial, aretxabaletar eta arrasatearrez osatutako taldeaa eta death metal melodikoa euskaraz jorratzen duena, eta  Dirua, euskal metal corearen erakusgarri.
  • Oñatin, Araotz auzoko jaien barruan, Une eta Eraso! taldeek kontzertua eskainiko dute auzoko frontoian 11tan hasita.

  • Walt Disney me jodio la vida, gaur Elgetako espaloia kafe antzokian gaueko hamarretan hasita. Umore bizia, zorrotza da La Lulu Comedi taldearen ekoizpen hau: bertan, Txanogorritxo, Loti ederra, Edurne Zuri eta Alizia dira protagonistak, eta euren ikuspegi bereziarekin egungo gizartea aztertzen dute. aktoreen artean, besteak beste, Gurutze beitia eta maribel Salas ariko dira.

Zapatua, ekainak 2

  • Biharko Eskoriatzako XI. Ferixan aldiz, bertako, baserriko produktu, artisautza lan, abere edota elikagaiak egongo dira ikusgai. Herri kirolen erakustaldiak, txorimale lehiaketak, etaumeendako puzgarriek ere izango dute euren tartea. Eguerdian gainera, herri bazkaria egingo dute pilotalekuan.
  • Mikel Urdangarin.  Bihar eskainiko du kontzertua, Gorlako kantinan, gaueko bederatzi  eta erdietatik aurrera. Dana, haren azken laneko abestiez gain, aurretik ere hain ezagun egin duten kantuak ere egongo dira entzungarri.
  • Debagoienako 3. trikiti eguna bihar egingo dute Bergaran, Musika eskolak eta Jardun euskara elkarteak antolatuta. San martin plaza izango da ekitaldi ezberdinen gunea. Kalejirez gain, arratsaldea Trikidantz taldeak ontzertua eskainiko du, eta gauean aldiz, Gose eta Gozategi taldeek kontzertua eskainiko dute.
  • Oñatiko Gaztelekuan. Oñatiko Tribute to Metallica taldeak Metallica taldearen bertsioak joko ditu. Arrasateko Musikariak, aldiz, 70. hamarkadako hard rocka landuko du, eta Foxy Boxyk, aldiz, hamarkada bereko rock soula. Gaueko hamarretan hasiko da jaialdian.

Domeka, ekainak 3

  • Bergarako musika eskolako ikasleez osatutako Orkestra txikiak emanaldia eskainiko du Elgetako Espaloian, ordubatetatik aurrera.

  • Arratsaldeko 6tatik aurrera eta Oñatiko portu tabernan, Pako Aristi hizlaria honako galdera honi erantzuten saiatuko da: nolako gizartea egiten ari gara? 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak