Mundumira Bergaran ospatzea aztertzen dabil Mankomunitatea

Aintzane Irizar 2007ko urr. 26a, 17:39
Agintaldiko hirugarren batzarra egin zuen eguaztenean Debagoieneko Mankomunitateko gobernu batzordeak. Batetik, Mankomunitateko turismo teknikariak 2008ko Mundumira jaialdiaren gainean egindako proposamena aztertu zuten eguaztenean Mankomunitatearen gobernu batzordean. Teknikariak proposatu du 2008ko Mundumira egitea Bergaran. Orain, Bergarako Udalaren erantzuna jakin beharko da.

Tasen igoera

Bestalde, 2008. urterako tasak onartu zituzten; hiltegiko tasek %3,5eko igoera izango dute eta Enpresa Ekintzetarako Zentroko tasak igoko dira %3,6. Tasa horiek jendaurrean egongo dira 30 lan-egunez, eta kontrako alegaziorik ez badago, behin betiko onartuta geratuko dira.

Zaldibar eraikinean aldaketak

Mankomunitatearen egoitza berria izango den Zaldibar eraikinean uztailean hasi zituzten egokitzapen lanak. Orain, proiektu horri hainbat aldaketa egitea onartu du gobernu batzordeak; horrek dakar aurrekontuaren igoera bat. Hasierako aurrekontua zen 2.868.909 euro.
Orain onartu dute kopuru horri gehitzea 132.152 euro. Proiektuari gehitu diote, besteak beste, argiteria sistema, errekako landareen inausketa berezia egitea, egitura indartzea, hoditerian hainbat aldaketa egitea eta musika-haria ezartzea. Argiteria sisteman izan da igoerarik handiena: 112.294 euro, hain zuzen ere.

Azkenik, aipatzekoa da zabor bilketen egutegiak onartu dituztela, 2008. urterako. Abenduan edo urtarrilean banatuko dituzte egutegiok etxez etxe.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak