Mundumira 2007: Graffiti lehiaketa

Maider Arregi 2007ko api. 26a, 11:10
Mundumira 2007, Munduko Kulturen eta Musiken III. Jaialdiak Graffiti-lehiaketa antolatu du. Honako hauek dira lehiaketan parte hartzeko baldintzak:

Baldintzak

  • 15 urtetik gorako pertsonek parte ahal izango dute lehiaketan, baita adin horretatik gorako pertsonez osatutako taldeek ere. Talde bakoitzak 4 kide izango ditu gehienez. Lehiaketan ezingo dute 10 taldek baino gehiagok parte hartu. Taldeak Debagoienan jaio edo eskualde horretan bizi den kide bat izan beharko du, gutxienez.
  • Parte hartu nahi duten taldeek Aretxabaletako Kultur Etxean (943 71 10 27) eman beharko dute izena, 2007ko maiatzaren 21a baino lehen. Izena ematean, taldeko kide bakoitzak datu hauek adierazi beharko ditu: izen-abizenak, adina, helbidea eta telefono-zenbakia.
  • Lehiaketa 2007ko ekainaren 1ean izango da Aretxabaletako plazan, 19:00etatik 22:00etara. Lan guztiak jaialdia amaitu arte, hau da, ekainaren 3ko 20:00ak arte, geratuko dira ikusgai.
  •  Hau izango da graffitien gai bakarra: “Bost kontinenteak”
  •   Partehartzaileek spraya eta/edo errotuladorea erabiliko dute graffitiak egiteko. Talde bakoitzari koloretako sprayak emango zaizkio.  
  •   Graffitiak egiteko egurrezko panelak ere (3.50 x 2.0) lehiaketako antolatzaileek emango dizkiete taldeei.
  •  Talde bakoitzak 3 ordu izango ditu, gehienez, lana amaitzeko.
  •   Irabazleak jaialdiko produktuez (kamisetak, diskoak, kontzertuetarako sarrerak, etab.) osatutako sorta lortuko du.
  •   Epaimahaia gaian adituak diren pertsonek osatuko dute, eta horien erabakia atzeraezina izango da.
  •   Panelak Jaialdiko antolatzaileen eskuetan geratuko dira. Egileek jaialdiko antolatzaileei eman egingo diete panelak nola, noiz eta non erabili erabakitzeko eskubidea. Edonola ere, lan bakoitzean egilearen izena agertuko da beti.
  •  Lehiaketan parte hartzen duen orok baldintza hauek guztiak onartu beharko ditu.

           www.mundumirafesta.com


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak