Mundukide Fundazioaren truke-programa abian da

Jon Berezibar 2007ko martxoaren 5a

Mundukide Fundazioak, Lanki eta Mondragon Unibertsitatearekin batera aurten ere Truke-Programa antolatu du eta Hegoamerika eta Afrikako 14 kidek hartuko dute parte kooperazio egitasmoan.

Mundukide Fundazioak aurten otsaila eta martxo bitartean seigarren aldiz antolatuko du Komunitate Garapenerako Esperientzien Truke Programa. Hamalau partaide etorriko dira aurtengoan Hegoamerika, Ertamerika eta Afrikatik. (Hain zuzen ere, Uruguay, Argentina, Ekuador, Nikaragua, Kolonbia, Angola,  Brasil, Venezuela eta Boliviatik.)
Martxoan egingo den Komunitate Garapenerako Esperientzien Truke-programa interkooperazioaren lan ildoan kokatzen da. Truke Programarekin batera, sistema hau osatzen duten beste elementuak hurrengo hauek dira:  Interkooperazio Proiektuak, Herri Ekonomietako Kooperatiben Ikerketa Gunea (HEKIG), ikasleen praktikak eta karrera amaierako proiektuak, eta Sarea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak