Harreman horrek ekonomia eta gizarte garapen handiagoa lortzeko bidea emango du eta era berean iritziak elkartrukatzeko topagune izango da.
Egun Mondragon unibertsitateak, 8.800 ikasle ohi baino gehiago ditu eta foro berriari esker, unibertsitateko hainbat zerbitzu izango dituzte eskura ikasle ohiek ere; hala nola, web gune propioa, on-line zerbitzuak, argitalpenak, Kirol zerbitzua, liburutegi zerbitzua eta informatika baliabideak, lan poltsa, unibertsitatearen instalazioak eta abar eta abar.
Duela hamaika urte sortu zen Mondragon Unibertsitatea eta ordutik izan dituen fakultateren batetan ikasi duten ikasle guztiak dira Unibertsitateko ikasle ohiak. Unibertsitate ikasketetatik haratago ere, masterrak, gradu ondokoak zein ikastaroak egin dituztenak ere sartu ahalko dira MUkide elkartean, Mondragon unibertsitateko ikasle ohien sarean.
Dagoeneko, elkarte berriak badu irudi korporatiboa edota logotipoa. Hain zuzen ere, lehiaketa batetan erabaki da Aaron Buscaren irudia dela elkartea egokien irudikatzen eta islatzen duena.