MUk hitzarmena sinatuko du Euskaltzaindiarekin

Ubane Madera 2010eko urriaren 12a

Lankidetza hitzarmena sinatuko dute Mondragon Unibertsitateak eta Euskaltzaindiak bihar, eguaztena, Bilbon. Bi erakundeen arteko elkarlana sortzea da hitzarmen horren helburua, besteak beste, euskararen gaineko ikerketen emaitzak argitaratzeari bidea emateko.

Bilboko Plaza Berrian egin dute hitzordua Mondragon Unibertsitatearen eta Euskaltzaindiaren arteko hitzarmenaren sinatze-ekitaldirako, 10:30ean. MUren izenean Josu Zabala errektoreak sinatuko du hitzarmena, eta Euskaltzaindiaren izenean, berriz, Andres Urrutia euskaltzainburuak.

Argitalpena bultzatzeko

Hitzarmenaren helburua da bi erakundeen arteko elkarlana abiaraztea, besteak beste, argitalpen-politika bultzatu gura dute, euskararen inguruan egiten diren ikerketen emaitzak argitaratzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak