MUk Europako Goi Mailarako Irakaskuntza Esparrura egokitutako 8 titulazio emango ditu.

Txomin Madina Milikua 2008ko ots. 15a, 18:29
Egokitzapen hori egiten duen lehen euskal unibertsitatea izango da Mondragon Unibertsitatea. Zortzi titulazio horietatik zazpi ingeniaritza arlokoak dira, eta zortzigarrena aldiz, enpresa zientzien adarrekoa.

Mondragon Unibertsitatetik adierazi dutenez eskaintza egokitu honek hainbat onura ekarriko ditu. Hala, ikasleen jakintzaren gainetik, autonomo izateko gaitasuna indartuko da; etengabeko balorazioa egingo da eta irakasleak era aktiboan eta orain baino inplikazio gehiagorekin parte hartuko du ikasleen formazioan.

Era berean, Unibertsitateak aipatzen dituen beste hainbat onuren artean, ikasle guztiek euren formazioaren zati bat atzerrian egingo dute; hiru hizkuntza menderatzeko izango dira eta benetako enpresatan egingo dituzte praktikak.

Titulazio egokitu hauek datorren ikasturtetik aurrera jarriko dituzte martxan, 2008-2009 ikasturtetik aurrera hain zuzen ere. Honako titulazio hauek izango dira egokituko direnak:

  • Industriako Ingeniaritza Gradua
  • Telekomunikazioetako Ingeniaritzan Gradua
  • Ingeniaritza Mekanikoan Gradua 
  • Industria Elektronikako eta Automatikako Ingeniaritzan Gradua
  • Industria Antolamenduko Ingeniaritzan Gradua
  • Informatikako Ingeniaritzan Gradua
  • Industria Diseinuko eta Produktu Garapeneko Ingeniaritzan Gradua
  • Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza Gradua



ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak