Ikerketa Zientifikoen Goi Kontseilua (CSIC) Zientzia eta Berrikuntza Ministerioren mendeko erakundea da. Guztira 15.000 mila ikerlari ditu, eta bera da patente gehien dituen erakunde publikoa. Zortzi teknika esparrutan burutzen du lana. Josu Zabala MUko errektorearen iritziz, gaur sinatutako akordioaren bidez, bidelagun indartsua lortu du MUk.
Rafael Rodrigo CSICeko lehendakariaren esanetan, sortzen dituzten jakintzak praktikara eramatea ahalbideratuko die gaurko hitzarmenak.
Oinarrizko akordioa
Hitzarmen honekin, materialen arloan eta elikagaien arloan ikertzeko gaitasuna sendotu ahalko du Unibertsitateak. Elikagaiei dagokienez, hemen egingo diren ikerkuntza, garapen eta berrikuntza lanak baliagarriak izango dira 2011an irekiko duten Gastronomia Zientzien fakultaterako.
Gaur sinatutakoa, oinarrizko akordioa izan da, asmoa da, bertako puntuak garatzen joatea.
Bost urtetarako irupena izango du printzipioz hitzarmenak.