Erakundeak edo enpresak euskararen erabileran, presentzian eta kudeaketan maila jakin bat duela frogatzen duen Eusko Jaurlaritzaren ziurtagiria ofiziala da Bikain, eta publikoa eta doakoa da. Horrela, ziurtagiria lortzeko, Erreferentzia Marko Estandarraren eredua oinarritzat hartuta, Eusko Jaurlaritzak lau ardatzetan oinarrituriko ebaluazioa burutzen du: erakundearen komunikazioan eta irudia korporatiboan, kanpo-harremanetan, barne-harremanetan eta hizkuntzaren kudeaketan.
Eusko Jaurlaritzak datorren abenduan emango dizkie diplomak bi fakultateei.