Gaurtik datorren astelehenera, hiri barruko ibilbideetan, autobusa doan izango da Arrasaten eta datorren astelehenean gainera, maiztasun bikoitza izango du. Gaur, bestetik, Atmosferaren kalitatearen gaineko erakusketa ipini dute Laubide plazan, Arrasateko neurketa kabina ondoan, eta eguaztenera arte egongo da bertan.
Bestetik, zapatuan, Birzikleta azoka egingo dute, hau da, bigarren eskuko bizikleta azoka. Egoera onean dauden era guztietako bizikletak ipiniko dituzte eta horretarako, gaur goizean eta arratsaldez ere, materiala jasoko dute udal azokan.
Astebururako agenda betea prestatu dute Arrasaten. Seg Way zirkuitoa, eta emisio txikiko ibilgailuak ipiniko dituzte erakusgai Biteri plazan. Emisio txikiko ibilgailuak, auto hidridoak, auto elektrikoak, paseoko bizikletak eta halakoak dira eta Biteri plazan ipiniko duten erakusketan ibilgailuak probatzeko aukera egongo da. Horretaz gain, bizikleta martxa eta mugikortasun eta irisgarritasun tailerrak ere antolatu dituzte.
Eta Eskoriatzan ere bat egin dute Europako mugikortasun jasangarriaren astearekin. "Aire garbia denontzat" lemapean hainbat ekintza antolatu dituzte bihar hasi eta domekara bitartean. Bioerregaien eta petrolioaren gaineko dokumentalak, bizikleta tailerr zein bizikleta martxa antolatu dituzte.