Mozorro onenak gertatzeagatik sarituak izan direnak

Usoa Agirre 2010ko ots. 15a, 10:02

Urtero moduan, mozorro lehiaketak egin zituzten Debagoieneko hainbat herrietan. Datozen lerroetan dauzkazue aurtengo sarituen izenak:

Aretxabaleta

Nagusien mailan honako taldeen lana txalotu zituen epaimahaiak atzo arratsaldean egindako mozorro lehiaketan: Samba brasileña (300 euro), Motorreroak (250), Avator (150), Michael Jackson (120) eta Moñortel (100). Umeen mailan, honakoak izan ziren sarituak: Aingeru beltzak, Bakeroak, Nuklearrak, Odol zurgatzaileak eta Diskoteka.

Arrasate

Bost sari banatu zituzten Uarkape pilotalekuan: Koadrila onenaren saria, Aita Santua izenekoa izan zen; karroza onena, Sana delakoa; eta ondoen mozorrutako taberna Iluntz izan zela erabaki zuten epaimahaikoek. Bestalde, aurten lehen aldiz, bi sari berezi eman ziren: Kuki eta Gorkak lortu zutena Ainapi eta Partxis izeneko mozorroekin.

Eskoriatza

Zapatuan egindako mozorro lehiaketan hiru sari mota eman zituzten. Koadrilaka, Koldotxo zirko mundiala-k irabazi zuen, eta bigarren Grease taldekoak izan ziren. Lehenak 250 euro eta bigarrenak 150 euro lortu zituen. Talde txikian edo bakarkakoetan, epaimahaiak sari bakarra ematea erabaki zuen: Eskoletosek 100 euro jaso zituen. 16 urtetik beherakoendako hiru sari sorpresa egon ziren: Betiko ipuinak, Verano azul eta 78 Cheers. Gainera, egindako lana saritu nahian, epaimahaiak beste sari bat ematea erabaki zuen: Zulus taldeari, 100 euro.

Bergara

Bergaran, beste behin ere, egunean barrena girorik saltseroena ipini zuen taldea saritu zuen Bedelkarrek. Ferraristek 200 euroko saria jaso zuten. Italiatik, Maranellotik, talde osoa ekarri zuten gorriek, azafata eta guzti. Bergaran erakutsi zuten talde indartsua ikusita, Fernando Alonsok aukera handiak izan ditzake aurtengo mundiala irabazteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak