Arlaban eta Arrasate lortzen dituen GI-627 errepidean moto gidarientzako segurtasun pantailak jartzeko proiektua lehiaketara aurkeztu du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Leintz-Gatzagako, Eskoriatzako, Aretxabaletako eta Arrasateko 40 puntutan jarriko dituzte segurtasun pantailak.
Gipuzkoako Diputazioak segurtasun pantaila horiekin motor gidariek duten segurtasun eza konpondu nahi du.
Arrasateko Motozale Elkartekoek pozik hartu dute berria, baina neurri horiek nahikoa ez direla adierazi dute.
Moto gidari eta ziklistentzat errepideetan dauden babes hesiak oso arriskutsuak dira. Istripua izanez gero, moto gidari askok lesio larriak eta anputazioak jasateko arrisku handiak dituzte. Istripu gehienak bigarren mailako errepideetan gertatzen dira.