Motorzaleendako segurtasun pantailak jarriko dituzte Arlaban eta Arrasate artean

Usoa Agirre 2010ko api. 20a, 20:41
Arlabanen hasi eta Arrasateko saihesbidea bitartean, GI-627 errepidean, 40 puntutan jarriko ditu segurtasun pantailak Gipuzkoako Foru Aldundiak; guztira 4.889 metro. Aldundiak 321.000 euro inbertituko ditu lan honetan.

Diputatuen Kontseiluak gaur onartu du segurtasuna hobetzeko ekimen hori enkantera ateratzea, 321.000 euroko aurrekontuarekin eta obrak egiteko hiru hilabeteko epearekin.

Proiektuarekin, 4.889 metro luze diren segurtasun pantailak jarriko dira GI-627 errepidean,  18,270 kilometro puntutik (Arlaban), 34,085 kilometro puntura (Arrasateko saihesbidea).

Pantailak 40 puntutan jarriko dira, hain zuzen bertako trazatua edo bihurguneen erradio handia dela-eta motorzaleentzako babes handiagoa komeni dela irizten zaion lekuetan.     

Aldundiaren arabera, jarduera horrekin bide segurtasuna handitu egingo da, Gipuzkoako bide sarearen errepide nagusietako 60.000 metro linealetan egongo baitira motorzaleentzako segurtasun pantailak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak