Motor, ziklomotor eta bizikleten kontrol kanpaina berezia

Usoa Agirre 2009ko mar. 23a, 17:48
Kontrol kanpaina martxan jarri du Ertzaintzak datozen hamabost egunetarako (martxoaren 23tik apirilaren 5era). Oinarrizko neurriak betetzea, kaskoaren erabilera, dokumentazioaren kontrola eta zaratak aztertuko dira batez ere. Abiaduraren eta motor eta ziklomotorretan izan ohi diren beste ohitura txar batzuen aurrean kontzientziazio ekimenak ere egingo dituzte.

Motor, ziklomotor eta bizikletek jasaten dituzten istripu kopuruak jaistea da Herrizaingo Sailaren asmoa 2009an. Urte osoan zehar zainketa sakona aurrera eramaten bada ere, datozen hamabost egunotan egingo denak kontrol kopurua areagotuko du segurtasun mailan erabiltzaileek egiten dituzten akatsak eta arau-urraketak zuzentzeko asmoz. Bereziki kaskoaren erabilera, dokumentazioa (baimenak, IAT azterketak, aseguruak) eguneratuta izatea eta zaraten inguruko arauak errespetatzea zainduko da.

Bizikletak

Kanpaina honetan lehen aldiz hartuko da kontutan bizikleten zirkulazioa.

Zirkulazioko Erreglamendu Orokorraren III. Kapituluak jasotzen duenaren arabera, bere hirugarren sekzioko 36. artikuluan: "bizikleta eta ziklomotorrak, ibilgailu hauentzat bereziki egokituta ez dagoen bidea ez izatekotan, eskuineko espaloitik ibiliko dira ibiltzeko modukoa eta behar bezain zabala izatekotan, eta hala ez balitz, beharrezkoa duten errepideko zatia erabiliko dute.

Bihurgune asko dituen aldapa beheretan, segurtasun arrazoiek ahalbidetzen dutenean, bizikleta gidariak espaloia utzi eta errepidearen eskuinaldetik ibili ahal izango dira (nahitaezkoa duten espazioa erabiliz).

Bizikletek elkarren ondoan zirkulatzeko aukera izango dute beti ere, bikoteka doazenean eta errepideko eskuineko bazterretik ahalik eta hurbilen joanda. Ikuspena ona ez den egoeretan edo trafikoa areagotzeko arriskua eragiten dutenean, ilaran jarri beharko dira.

Autobideetan espaloitik baino ezingo dute zirkulatu eta ezingo dute inoiz errepidea zapaldu".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak