"Erasoan ez dugu golik egiten aukera garbiak sortu arren, eta defentsan oso motel gabiltza, erritmo barik. Horrela ezin ditugu partiduak irabazi". Halaxe laburtu zigun zapatuko partidua Bergarako entrenatzaile Manu Diazek. Idiazabalen kontrako partiduaren antzera, gaizki jokatu zuten Agorrosinen. Vasconiaren kontra hiru gol aukera garbi egin arren 0-3 galdu zuten. Lehen zatian gol bat jaso ondoren, bigarrena gogotsu hasi zuten mahoneroek. Baina, 55. minutuan Oregik bigarren txartel horia ikusi zuen, eta etxekoak hamarrekin geratu ziren. Handik aurrera ezinean ibili ziren. Baloia ondo mugitu arren, azken metroetan oso motel ibili ziren.
Mondrak, gol bakarra
Mondrak egin zituen gol aukera gehiago eta hobeto jokatu zuen zapatuan Mojategin. Baina defentsan egindako bi huts aprobetxatu zituen Oiartzunek partidua irabazteko. "Atzeko lerroan kontzentrazio galtzen dugunean golak egiten dizkigute. Oiartzunek aprobetxatu egin du", dio Andoi Azkargortak. Golak momentu erabakigarrietan egin zituen Oiartzunek; alegia, zati bakoitzeko bigarren minutuetan. Mondrak 0-2koarekin ez zuen amore eman bigarren zatian, baina aukera garbiak egin arren, gol bakarra egin zuten. Andres Castillejo izan zen