Mondrak eta Aloñak irabazi, eta Bergarak galdu

Mireia Bikuña 2010eko urtarrilaren 30a

Arrasatearrek Mojategin jokatu dute, eta 3-0 irabazi diote Real Unioni. Aldiz, Aloñak eta Bergaran, etxetik kanpo, Idiazabalen eta Zarautzen jokatu dute. Oñatiarrek 0-1 irabazi dute, eta mahoneroek 2-0 galdu.

Zorte apur batekin irabazi du Mondrak Real Unionen kontra. Justuena berdinketa litzake, baina golak dira puntuak ematen dituztenak, eta arrasatearrek hiru egin dituzte. Murua, Tena eta Heriz izan dira golegileak.

Aloña eta Bergara

Aurreko astean, mailako liderrari irabazi ondoren, Aloñak puntu inportanteak batu ditu Idiazabalen. Partidu borobila jokatuz, irabazi egin du Josu Juaristiren golari esker. Azkenik, Bergara puntu barik itzuli da liderraren zelaitik. Zarauztarrek mahoneroak baino gehiago direla  erakutsi ez duten arren, bi gol egin dituzte. Markagailuan aurretik jarri direnean, denbora asko galdu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak