Orain artean hiru liburu argitaratu ditu Iñazio Irizarrek Mondragon taldearen inguruan, baina oraingoan nazioarteko adituen aipuak bere egin eta Mondragonen gako garrantzitsuenak azpimarratu ditu.
2009ko uztailean The Guardian egunkariak Mondragonekoak moduko enpresak sustatu behar direla aipatzen zuen, eta Know Network eta Teleos-en txosten baten arabera, Mondragon Korporazioa Europako hamar enpresa onenen artean kokatu zuten.
Aurkezpenean Irizarrek adierazi duenez, Mondragonen arrakasta eta bikaintasuna elkarlaguntzan datza, hori dela eta ez baita kaleraturik egoten, bazkide direnen artean behinik behin. Liburuak erabilgarri eta inspirazio iturri izan nahi du, kanpoko profesionalentzat aberastasuna eta enplegua sortzeko.