Orain arte hiru liburu argitaratu ditu Iñazio Irizarrek MCC-ren inguruan, baina oraingoan nazioarteko adituen aipuak bere egin eta Mondragonen gako garrantzitsuenak azpimarratu ditu.
2009ko uztailean The Guardian egunkariak Mondragon bezalako enpresak sustatu behar direla aipatzen zuen, eta Know Network eta Teleos-en txosten batek, Mondragon Korporazioa Europako hamar enpresa onenen artean kokatu zuen.
Bailarako kooperatibaren ereduak arrakasta izaten jarraitzeko, elkar laguntzak indar handia duela azpimarratu du Irizarrek gaurko aurkezpenean. Era horretan kaleratzerik ez da izaten apenas, bazkide direnen artean behinik behin.