Azken hori eman dio hasiera ekitaldiari. Sotil aurreko ikasturtearen memoria akademikoa aurkeztu du. Ondoren, Mondragon Unibertsitateko doktore eta irakasle Jaione Ganzarainek Zientzia eta gizarte aurrerapena: emoziozko eta ezagutzazko alderdien batasuna izeneko hitzaldia eskaini du.
2006/2007ko ikasturtean zehar, 3.684 ikaslek ikasi zuten han, bai graduko prestakuntzan eta baita gradu-ondokoan ere. Hiru ezagutza-eremutan banatuta dago: zientifiko-teknikoa, enpresakoa eta humanistikoa.Mondragon Unibertsitateko errektore Josu Zabalak ere hitzaldia eman du. Esanahi berezia izan du harentzat ekitaldi hori, errektore gisa egiten duen lehenengoa da-eta.