Mondragon Unibertsitateko enpresa zientzietako fakultateak berdintasun plana jarri du abian

Arantzazu Ezkibel Galdos 2009ko eka. 4a, 14:58
Etorkizunean emakumezkoak izango dira,besteak beste, enpresetako buru. Horri begira, Mondragon Unibertsitateak beharrezkoa ikusi du berdintasun plan bat martxan jartzea ikasleak berdintasunean hezteko. Mondragon Unibertsitatea da EAEko lehen goi-mailako zentroa Berdintasun Plana abian jarri duena.

Proiektua abian jartzeko, Berdintasun Taldea eratu dute ETEON. Taldea Enpresa Zientzietako bederatzi lagunek osatu dute. Lehenengo, egoeraren diagnosia egin behar izan dute. Horretarako, aldagai kuantitatiboak eta kualitatiboak aztertu dituzte; hau da, nola ulertzen duten berdintasuna langileek eta ikasleek. Gero, emaitzak aztertu eta hobetu beharreko  arloak zehaztu dituzte ekintza planean. Azkenik, prozesuaren hirugarren fasean, berdintasunerako neurriak ezarriko dituzte.

Parte-hartze handia

Mondragon Unibertsitatearen Enpresa Zientzietako Fakultatean langileen % 50ak hartu du parte prozesuan. Parte hartzea handia izan da eta era askotara gauzatu da: batzuk berdintasun taldean egon dira, beste batzuk eztabaida taldeetan, eta azkenik aurkezpenetan-eta ere egon de jendea.   

Hobetu beharreko lau arlo

2008ko amaieran, diagnosia egin eta ekintza-plana zehaztu zuten. Diagnostikoan, hobetu beharreko lau arlo zehaztu zituzten: berdintasunari buruzko sentsibilizazioa eta prestakuntza; bizitza pertsonala, familiakoa eta lanekoa bateratzea; emakumea kudeaketa-organoetan egotea sustatzea; eta, hizkuntza ez-sexista erabiltzea. Ekintza planeko neurriak aipatutako lau arloetan oinarritzen dira. 

Genero berdintasunean heztea

Zentroak 2009 eta 2011 arteko  Ekintza Plana diseinatu eta arlo bakoitzarentzako neurriak ezartzen hasiko da. Ezarri beharreko ekintzen artean, nabarmentzekoak dira: langileak eta ikasleak genero berdintasunean prestatzea, emakumeek kooperatibetan duten parte hartzea ikertzea eta hizkuntza ez-sexistaren erabilera sustatzea gelan eta ikasmaterialean.   

Zentroak proiektuan parte hartzearen zergatien artean, Eunate Elio koordinatzaileak azpimarratu du ETEOk harreman estua duelako enpresa munduarekin; bestetik, fakultatean zein genero egoera zegoen jakin nahi zutela; eta, azkenik, ETEOn enpresetako langile eta buru izango direnak prestatzen ari direla. Horregatik, ezinbestekoa dute berdintasunean heztea etorkizunean enpresetako eta kooperatibetako buru izango direnak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak