Mondragon Unibertsitatean Kolonbiako irakasleak

Ander Monedero 2010eko urtarrilaren 21a

Fundazio Unibertsitario Panamerikarreko 14 irakasle etorri dira Mondragon Unibertsitatera prestakuntza jasotzera.

Urtarrilaren 18tik 29ra bitartean Kolonbiako Fundazio Unibertsitario Panamerikarreko 14 irakasle egongo dira Mondragon Unibertsitatean prestakuntza berezia jasotzen.  Unibertsitatean ez ezik, Mondragon taldearen enpresa eta ikerketa zentroetan egongo dira, heziketa zentroen eta lan merkatuaren arteko erlazioa ezagutzeko.

MU eta Fundazio Unibertsitario Panamerikarraren artean garatzen ari diren proiektua 2009ko otsailean hasi zen eta proiektua bukatu arte iraungo du elkarlanak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak