Mondragon Unibertsitateak, Gipuzkoako Ganberak eta Garaia Berrikuntza guneak elkarlanerako hitzarmena sinatu dute

Miren Arregi Amasorrain 2008ko mar. 11a, 15:05
Mondragon Unibertsitateak, Gipuzkoako Ganberak eta Garaia Berrikuntza guneak enpresa eta prestakuntza arloko akzioak aurrera eramateko helburua izango duen lankidetza-hitzarmena sinatu dute. Ganberako Arrasateko ordezkaritza berria Garaian kokatuko da eta apiriletik aurrera hasiko da funtzionatzen.

Mondragon Unibertsitateko errektore Josu Zabalak, Agustin Eizagirrek, Gipuzkoako ganberako zuzendari orokorrak eta Garaia Berrikuntza guneko gerente Andoni Gartziak sinatu dute akordioa.

Duela bost urtetik Gipuzkoako Ganberak eta Mondragon Unibertsitateak duten lankidetza esparrua aberastu egin da gaur, Arrasateko Garaia Berrikuntza gunean Gipuzkoako ganberaren ordezkaritza zabaltzearekin batera.

Erakunde bakoitzak aterako ditu etekinak hitzarmen honetatik. Gipuzkoako ganberak, Garaia berrikuntza gunearen eta Mondragon unibertsitatearengana hurbildu nahi du ekimen honekin.

Mondragon Unibertsitateak, ganberaren zerbitzu, proiektu eta prestakuntza-programei buruzko informazioa helaraziko dizkie ikasleei eta garaia berrikuntza guneak, proiektu hau aurrera eramateko beharrezko espazio fisikoa emango du.

Hiru erakundeek izenpetutako hitzarmenaren helburuak honakoak dira besteak beste; enpresa sorkuntzako aukerei buruzko informazio zerbitzu bat martxan ipintzea Mondragon Unibertsitateko ikasleentzat. Enpresentzako laguntza programen berri ematea, prestakuntza programetan laguntzea, ikasketa amaierako nazioarteko proiektuetarako diru-laguntzen programa bat diseinatzea, atzerriko teknikariak prestatzeko proiektuak diseinatzea edota zonaldeko enpresei jatorri-ziurtagiriak eta ziurtagiri digitalak ematea, besteak beste.

Ganberako Arrasateko ordezkaritza berria apiriletik aurrera hasiko da erabat funtzionatzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak