Mondragon Unibertsitatea Cumulus Sareko kidea da. Diseinu Eskolen nazioarteko elkartea da Cumulus. Alemaniako Schwäbisch Gmünd herrian egindako azken biltzarren ondoren sartu da Mondragon Unibertsitatea (MU) aipatutako sarean.
124 kide dituen sarea
Gaur egun, 124 kide ditu Cumulus sareak eta bere helburu nagusietako bat unibertsitateen arteko ezagutza-transferentzia da, diseinu kontuetan oinarritutako ezagutza transferentzia. Hala, MUk industri diseinuan garatzen dituen proiektuak Cumulus sareko beste unibertsitateekin bateratzeko aukera izango du aurrerantzean, elkarlana bultzatuz.
Proiektuak bateratu eta lantzeko aukera
Cumulus sareak diseinatzeko erabiltzen duen metodologia eta MUrena oso antzekoak dira. Proiektuak bateratzeko eta lantzeko aukera ugari sortuko direla uste dute unibertsitateko arduradunek. Era berean, sarean sartu ondoren, hainbat alorretan egiten ari den lana munduan ezagutzera eman ahal izango du MUk. Alor horietako batzuk ekodiseinua, packaging-a eta ergonomia dira.