Mondragon Taldeko kooperatibek 2008an atzerrian egindako trantsakzioek superabit global handia lortu zuten

Usoa Agirre 2009ko abe. 14a, 11:21
Mondragon Taldearen arabera, trantsakzio horiek (esportazioak eta inportazioak) nabarmen lagundu zuten euskal balantza komertziala hobetzen.

Mondragon Taldeak 2008an egindako esportazio gehien-gehienak industri arlokoak izan ziren, eta 2.099 milioi eurora iritsi ziren (1.984 milioi Euskal Autonomia Erkidegoan eta 115 milioi Nafarroan). Datu horri atzerriko 73 filialek izandako produkzioa eta fakturazioa gehituz gero, Mondragonek atzerrian egindako salmentak (Nazioarteko salmentak) 3.791 milioi euro izan ziren 2008an, hau da, industri arloan fakturatutako guztiaren %58,2.
 
Eustateko eta Nafarroako Gobernuko 2008ko datuak kontuan hartuta, ekitaldi horretan euskal enpresa industrialek esportatutakoaren %11,4 izan ziren EAEn dauden industri arloko kooperatiben esportazioak. Datu horretan, baina ez da produktu energetikoen emaitza kontuan hartzen. Nafarroari dagokionez, bertako industri esportazio guztien %2ko portzentajea lortu zuten kooperatibek.  
 
EAEko kooperatibetan lanpostu bakoitzeko egindako esportazioa 97.000 eurokoa izan zen, eta euskal enpresa industrialen batez bestekoa, berriz, 69.000 eurokoa, energiaren sektorea kanpoan utzita.
 
Industri arloan esportazioek inportazioekin alderatuta lortu duten estaldurari dagokionez, 2008 urteko balantzea nabarmen positiboa izan da, Mondragon Taldeko EAEko kooperatiben inportazio industrialak 763 milioi euro izan baitziren, eta esportazioak, berriz, 1.984 milioi euro. Nafarroari dagokionez, 25 milioi euro inportatu ziren, eta esportatu, berriz, 115 milioi.
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak