Mondragon Taldearen salmentak %12,4 hazi ziren 2007an

Arritxu Barruso 2008ko mai. 27a, 20:20
Mondragon Taldeak 2007 urteko balantzea egin du gaur eta aurrera begira dituzten asmoen berri ere eman dute. Alderdi Ekonomiakoan, 2007ko jardunaren balorazio positiboa egin du Jose Mari Aldekoa, Mondragoneko Kontseilu Orokorreko Lehendakariak. 2008ko lehen bost hilabete hauetan, baina, eraikuntzan eta kontsumoan dagoen krisia nabari dutela adierazi du.

Lehenengo seihilekoaren oparoaldia eta bigarren seihilekoaren desazelerazioa. Horiexek izan dira 2007ko ekitaldiaren ezaugarri nagusiak Jose Mari Aldeko Mondragoneko Kontseilu Orokorreko presidentearen hitzetan. Dena dela, 2007ko balantzea guztiz positiboa izan dela azaldu du.

Mondragon Taldearen salmentak %12,4 hasi ziren joan zen urtean, 15.056 milioi euro hain justu. Emaitza Bateratuak ia 800 milioi eurora irisi ziren, %17ko hazkundearekin. Korporazio Aktiboa guztira 32.840 milioi euroan kokatu zen, aurreko urtean baino %19,2 gehiago. Langileei dagokienez, ekitaldiaren amaieran ia 103.800 pertsona zeuden plantillaren barruan, 2006an baino 20.130 gehiago, enplegu horietatik 1.637 Euskal Autonomia Erkidegokoak izan ziren.

Mondragon Taldeak nazioarteko zabalkundearekin jarraitzen du. Aldekoak aurreratu du Txinako ereduari jarraituz, Indian ere lurzorua erosteko negoziazio prozesuan daudela. Horrek Mondragonen Industrialdea eraikitzeko aukera emango die Maharastra estatuan, zeinen hiriburua Bombay den.

Ezagutzan, berrikuntzan eta sustapenean ere jarraituko dute lanean eta hor ere egongo da berrikutzarik. Goi mailako zuzendaritza exekutibo bat sortzea erabaki dute, lehendakaritzaren menpe, ezagutzan, berrikuntzan eta sustapenean diharduten erakundeak koordinatzeko. Helburua da balio erantsia sortzea eta enpresa jarduera berriak ateratzea, industrian eta zerbitzuetan.

2008ra begira datuak ez dira horren positiboak. Mondragon Taldearen salmentak lehen lauhilekoan ia %18 hazi dira, batez ere Eroski Caprabo efektuaren eraginez %38 hazteagatik. Industria jardueran datuak ez dira horren oparoak. Industria jarduera %3,5 hazi da soilik, batez ere atzerriko salmentetan oinarrituta, horiek %7 hazi baitira. Merkatu nazionalean, ordea, %1 jaitsi dira salmentak eta Jose Mari Aldekoaren ustez horrek argi erakusten du eraikuntzan eta kontsumoan dagoen krisiaren ondorioak azaleratzen hasi direla. Eraikuntzaren sektorea aurreko urtean baino 12 puntu gutxiago hazi da, orain arte, eta kontsumo produktuen sektorea, berriz, 5 puntu gutxiago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak