Mondragon taldeak webgunea berritu du, sare sozialei eta erabiltzaileei arreta emanez

Jon Berezibar 2009ko urr. 30a, 11:23
Webgune korporatiboaren helbidean bertan dator lehen aldaketa, aurrerantzean 'mondragon-corporation.com' da idatzi beharrekoa. Horrez gain, eta itxura aldaketa agerikoaz aparte, arreta berezia jarri dute erabiltzaileengan rss harpidetzearekin, sare sozialetan txertatuz eta blogarekin.

(Iturria: mondragon.edu)

Mondragon taldeak erabat berritu du bere webgunea. Eguneratzea izan da Mondragon 2.0 hausnarketaren lehen ondorioetariko bat, ikusgarriena seguruenik, eta helburua izan du korporazioak Interneten duen plataforma egokitzea garai aldakor hauetara. Aldaketa hau iritsi da taldeak bere irudi korporatiboa aldatu eta ia bi urtera.

 

Aldaketa sakona

Mondragon taldearen webgune berriak aldaketa asko eta sakonak dakartza, berariaz baliatzen ditu-eta Web 2.0 aldiak ekarri dituen erremintak:
Helbidea: aurrerantzean izango da www.mondragon-corporation.com
RSS: bertako edukietara harpidetzeko.
Bloga: erabiltzaileen iritziak-eta jasotzeko.
Sare sozialak: aukera eskaintzen du bertatik zenbait sare sozialetan eragiteko, hala nola facebook, twitter, del.icio.us, linkedin, digg, menéame, etab.
Hizkuntzak: bost hizkuntzatan dator: gaztelaniaz, euskaraz, ingelesez, frantsesez eta alemanez.
Itxura: bat dator korporazioaren irudi berriarekin, koloretan, letratipoetan eta diseinuan.
Webgune berriak tankera garbia du, erraza da nabigatzeko, eta hiru albiste eskaintzen ditu beti azalean. Iradokizunik egin nahi duen guztiak irekita ditu ateak webguneko blogean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak