Mondragon taldeak lankidetza hitzarmena sinatu du AEBetako sindikatu handienarekin

Larraitz Zeberio Lekuona 2009ko aza. 19a, 14:20
United Steelworkers sindikatuak uste du kooperatiba taldearen 'pertsona bat, boto bat' printzipioa eredugarria dela.

United Steelworkers (USW) Estatu Batuetako industria sindikaturik handiena da, Obama lehendakaritik hurbil dago, eta oso kezkatuta dago Estatu Batuetako industria enpleguen egoerarekin. Aurrerantzean aspalditik merkatu estatubatuarrean presente dagoen Mondragon taldearekin batera egingo du lan.
     Lankidetza hitzarmenaren helburu nagusia da Estatu Batuetan zein Kanadan enplegu industrialak sortzea, enplegu iraunkorrak zehatzago esanda. Sindikatu estatubatuarrak uste du Mondragon eredua oso eraginkorra izan daitekeela bera bezalako lan indar batek barneratzen badu eta Estatu Batuetako kulturara egokitzen bada.

Lanpostu iraunkorrak helburu

Talde kooperatiboan iritzi berekoak dira. Eredu irekiagoa, parte hartzaileagoa, justuagoa eta solidarioagoa eskaini dezaketela uste dute. Lan hori egiteko ez zaie gainera Estatu Batuetan ordezkaritzarik faltako. Taldeak ordezkaritza korporatibo bat dauka Washingtonen, gainera, 21 bulego komertzial eta lantegi bat Estatu Batuetan.
     Datozen hilabeteetan, bi taldeek lankidetzan jarduteko aukera zehatzak aztertuko dituzte. Antzeko balioak partekatzen dituzte eta sektore komunetan lan egiten dute. Hurbilpen hori errealitate praktikoetara garatzen saiatuko dira.


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak