2007. urtean Txinan hasitako ibilbideari jarraipena emanez, Indiako industria eta teknologiaren gune garrantzitsuenetakoa den Pune hiria aukeratu dute orain Mondragoneko arduradunek.
Hasiera baten, esan bezala, Mondragon Taldearen zortzi bat kooperatiba jasoko ditu parke berriak. Kide eta Danobat 2010eko lehen hiruhilabetekoan bete-betean lanean egotea aurreikusten dute.
Aurrerago beste kooperatiba eramango dituzte bertara. Ashutosh Sharma da Mondragoneko zuzendaria Indian eta baikor da hango industriaren etorkizunaz.