Mondragon Taldeak eta Gipuzkoako Onkologikoak lankidetza hitzarmena izenpetu dute

Goiatz Arana Begiristain 2010ko uzt. 27a, 15:42
Helburua da erakundeen arteko gaitasunak uztartzea, gaixoentzako medikamentuak prestatzeko prozesuan gestio eraginkorragoa egiteko. Euskal Autonomia Erkidegoko osasun sektoreari irtenbide berritzaileak eman nahi dizkie, finean.

Bi erakundeek interesa erakutsi dute ezagutzak eta esperientziak partekatzeko eta adierazi dute akordio honek aukera emango diela merkatu eta banatzaile berriak eta bezero potentzialak identifikatzeko.

Mondragon Taldeko kide Mondragon Health sozietatearekin eta Onkologikoa-Kutxaren Institutu Onkologikoarekin batera, Koniker ikerketa teknologikoetarako zentroak sinatu du hitzarmena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak