Gaur egun, Mondragon Taldeko bazkideek gehienez %7,5eko interes tipoak dituzten retribuzioak jasotzen dituzte, beti ere lortutako irabazien arabera. Dokumentu horretan ez da esaten zehazki interes tipoak jaitsiko direnik, baina praktikan hori ekarriko duen formula malgu bat planteatzen du.
Honetaz gainera, dokumentuan inflazioari aurre egiteko bazkideek jasotzen duten plusa kentzea ere proposatzen da.
Mondragon Taldeko 650 kongresistek jaso dute dagoeneko proposamena, eta datorren urteko apirilaren 16an egingo duten kongresuan eztabaidatuko dute. Onartuz gero, Taldeko 30.000 bazkideei eragingo lieke neurriak.